Stanisław Wojciechowski

Stanisław Wojciechowski (Kalisz, 1869ko martxoaren 15a - Varsovia, 1953ko apirilaren 9a) poloniar politikaria izan zen. Poloniako presidentea izan zen 1922tik 1926ra.

Stanisław Wojciechowski


Poloniako presidentea

1922ko abenduaren 22a - 1926ko maiatzaren 14a
Gabriel Narutowicz - Ignacy Mościcki
Bizitza
JaiotzaKalisz1869ko martxoaren 15a
Herrialdea Polonia
HeriotzaGołąbki, Warsaw (en) Itzuli1953ko apirilaren 9a (84 urte)
Hobiratze lekuaPowązki Cemetery (en) Itzuli
St. John's Archcathedral (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Maria Wojciechowska (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVarsoviako Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)Warsaw University of Life Sciences (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAssociation of the Polish Youth "Zet" (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPolish People's Party "Piast" (en) Itzuli

Nobleziako familia batean jaio zen eta 1891ra arte fisika eta matematika ikasi zituen Varsoviako Unibertsitatean. Poloniaren errusiar domeinuaren aurkako konspirazioetan parte hartu zuen, eta 1892an, atxiloketa saihesteko, Zurichen erbesteratu zen lehenik eta Parisen gero. 1892an Poloniako Alderdi Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen eta 1905ean alderdia utzi zuen.

1915ean Moskura joan zen eta handik ihes egin zuen boltxebikeek boterea hartu ondoren. 1919an Poloniako Barne Arazoetako ministro izendatu zuten eta herrialdearen konstituzioaren idazketan parte hartu zuen.

1922ko abenduan Poloniako presidente hautatu zuten Gabriel Narutowicz eraila ordezkatzeko. Presidente zela, Józef Piłsudski adiskidearekin hainbat desadostasun izan zituen gobernatzeko moduari buruz. Azkenik, Piłsudski estatu-kolpea eman zuen 1926an, eta Wojciechowskik dimisioa aurkeztu zuen maiatzaren 14an.

Wojciechowski karrera akademikoan aritu zen geroago. Varsoviako altxamenduan naziek atxilotu egin zuten.