Gabriel Józef Narutowicz (Telsze, 1865eko martxoaren 29a - Varsovia, 1922ko abenduaren 16a) poloniar ingeniari, irakasle eta politikaria izan zen. Poloniako lehenbiziko presidentea izan zen 1922ko abenduaren 11tik 16ra.

Gabriel Narutowicz


Poloniako presidentea


Józef Piłsudski - Stanisław Wojciechowski
Minister of Foreign Affairs of Poland (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTelšiai (en) Itzuli1865eko martxoaren 17a
Herrialdea Errusiar Inperioa
Poloniako Bigarren Errepublika
HeriotzaVarsovia1922ko abenduaren 16a (57 urte)
Hobiratze lekuaSt. John's Archcathedral (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaEligiusz Niewiadomski (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea 1886)
ETH Zürich
Zuricheko Unibertsitatea
Liepāja Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea, ingeniari zibila eta Kanpo Harremanetarako ministroa
Lantokia(k)Zürich
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaPolish People’s Party “Wyzwolenie” (en) Itzuli

Find a Grave: 11510298 Edit the value on Wikidata

Familia noble batean jaio zen eta San Petersburgoko Unibertsitatean eta Züricheko Politeknikoan ikasi zuen. Lanbidez ingeniaria eta elektrifikazioaren aitzindaria izan zen. 1907an hidroelektrikako irakasle izendatu zuten Zürichen, eta Rhinen mantentze-lanez arduratu zen.

Poloniako agintariek agindu zioten 1919an Lehen Mundu Gerran suntsitutako azpiegiturak berreraikitzeko. 1920an Herri Lanetako ministro izendatu zuten eta 1922an Kanpo Arazoetako ministro.

1922ko hauteskunde presidentzialak irabazi zituen, zentro ezkerrak eta gutxiengo nazionalek lagunduta. 1922ko abenduaren 11n, Poloniako Bigarren Errepublikako lehen presidente karguaren zina egin zuen. Bost egun geroago, Eligiusz Niewiadomski eskuindarrak hil zuen. Hiltzailea hurrengo urteko urtarrilean exekutatu zuten.