Stalag 17
Stalag 17, 1953ko Billy Wilder austriar-estatubatuar zinema zuzendariaren gerra drama-komedia film bat da. Donald Bevan eta Edmund Trzcinskiren izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. William Holden, Don Taylor, Robert Strauss, Neville Brand, Harvey Lembeck, Peter Graves, Sig Ruman eta Otto Preminger aktoreek antzeztu zuten.
Stalag 17 | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1953 |
Jatorrizko izenburua | Stalag 17 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | Eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, gerra-filma, film komikoa eta Gabonetako filma |
Iraupena | 116 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua |
Stalag 17 (en) ![]() |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Billy Wilder |
Gidoigilea(k) | Edwin Blum |
Antzezlea(k) | |
Don Taylor Otto Preminger Sig Ruman Robert Strauss Peter Graves Neville Brand Harvey Lembeck Richard Erdman Peter Baldwin Gil Stratton Erwin Kalser (en) ![]() Ross Bagdasarian | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Billy Wilder |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa |
George Tomasini (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea |
Franz Waxman (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Ernest Laszlo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alemania |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra |
Historia | |
[[National Board of Review: Top Ten Films (en) ]] Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 26th Academy Awards (en) | |
Nominazioak |
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 26th Academy Awards (en) Robert Strauss Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 26th Academy Awards (en) William Holden Zuzendari onenaren Oscar Saria 26th Academy Awards (en) Billy Wilder |
Kanpo estekak | |
Zinema estekak
|
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (William Holden) irabazi zuen, bai eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Billy Wilder) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Robert Strauss) izendapenak jaso ere.
ArgumentuaAldatu
1944, Bigarren Mundu Gerra, Hirugarren Reicha. Danubio ibaiaren alboan dagoen eta poloniarrak, txekiarrak eta emakume errusiar presoak dauden alemaniar kontzentrazio-esparru batean seirehun estatubatuar sarjentu 17 barrakoian preso ere badaude. Gabon-gauez, haietako bi, Manfredi (Michael Moore) eta Johnson (Peter Baldwin) tunel baten bidez ihes egiten saiatuko dira, baina atzemanak izan eta haien zain zeuden alemaniar soldaduek hil egingo dituzte. Ondorioz, gainontzeko estatubatuar presoek barrakoian alemaniarrei informazioa pasatzen dien traidore bat dagoela susmatzen hasiko dira, eta berehala Sefton (William Holden) sarjentua susmagarri nagusi bilakatuko da, izaera zinikoa bezain patxadatsua duen gizasemea izateaz gain, alemaniar soldaduekin elikagaiak trukatzetik nahiko ongi bizi baita.
AktoreakAldatu
- William Holden: J.J. Sefton
- Don Taylor: James Dunbar tenientea
- Otto Preminger: Von Scherbach kolonela
- Robert Strauss: Stanislas "Animal" Kuzawa
- Harvey Lembeck: Harry Shapiro
- Peter Graves: Price
- Sig Ruman: Johann Sebastian Schulz sarjentua
- Neville Brand: Duke
- Richard Erdman: "Hoffy" Hoffman
- Michael Moore: Manfredi
- Peter Baldwin: Johnson
- Robinson Stone: Joey
- Robert Shawley: "Blondie" Peterson
- William Pierson: Marko the Mailman
- Gil Stratton: Clarence Harvey "Cookie" Cook (narratzailea)
- Jay Lawrence: Bagradian
- Erwin Kalser: Ginebrako gizona
- Paul Salata: Bizardun presoa
- Edmund Trzcinski: Bere burua antzeztuz/"Triz"
Kanpo estekakAldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)