Square Séverine

Parisko parkea

Square Séverine Parisko hiri-parkea da, 20. barrutian. 1933an sortu zuten. Plazan Boulevard Mortier dago mendebaldean, Avenue de la Porte-de-Bagnolet hegoaldean, Rue Le Vau ekialdean eta Rue Dulaure iparraldean.

Square Séverine
Kokapena
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 20. barrutia
Koordenatuak48°52′N 2°25′E / 48.87°N 2.41°E / 48.87; 2.41
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1933
Izenaren jatorriaCaroline Rémy de Guebhard
Arkitektura
Azalera23.527 m²

Plazaren izenak Caroline Rémy "Séverine" (1855-1929) idazle eta kazetari libertario eta feminista frantsesari egiten dio erreferentzia.

Historia

aldatu

1933an sortu zen Albert Besson doktorearen ekimenez; garai hartan Parisko udal kontseiluko presidenteorde eta barrutiko zinegotzi zen.[1]

Ezaugarriak

aldatu

Parkea 23 527 m²-koa da. Soropila eta landare trinkoak dituzten lorategiek osatzen dute, baita hainbat espezietako zuhaitz ugarik ere: sahats zuria, zumarra, Judasen arbolaa, ginkgoa, zedrela, pagoa, almez, idi-bihotz arbola, intxaurrondo beltza, Pterocarya fraxinifolia, akazia hiruarantza.

Skateparkea, ping-pongeko mahaiak eta haurrentzako hondarrezko kaxoi batekin jolasgunea ere baditu.[2]

Plaza kulturan

aldatu

Gilbert Bécaud abeslariak 1957an Casino de París filmerako soinu-banda egin zuen, besteak beste, "Square Séverine" izeneko abestiarekin.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu