Sophie's Choice (filma)

Sophie's Choice (euskaraz Sophieren erabakia) 1982ko Alan J. Pakula estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. William Styron idazlearen 1979ko izen bereko eleberrian oinarritua dago. Meryl Streep, Kevin Kline, eta Peter MacNicol aktoreek antzeztu zuten.

Sophie's Choice (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1982
IzenburuaSophie's Choice
Jatorrizko hizkuntzaalemana
ingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, flashback film (en) Itzuli eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena144 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaSophie's Choice (en) Itzuli
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alan J. Pakula
Gidoigilea(k)Alan J. Pakula
Antzezlea(k)
Meryl Streep
Kevin Kline
Peter MacNicol
Rita Karin
Josh Mostel
Robin Bartlett
Günther Maria Halmer (en) Itzuli
David Wohl
Eugene Lipinski
Katharina Thalbach
John Rothman
Josef Sommer
Karlheinz Hackl (en) Itzuli
Ulli Fessl (en) Itzuli






[[Kategoria:Günther Maria Halmer (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Karlheinz Hackl (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ulli Fessl (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaAlan J. Pakula
Konpainia ekoizleaITC Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:ITC Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaEvan A. Lottman (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMarvin Hamlisch
Argazki-zuzendariaNéstor Almendros
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBrooklyn
Argumentu nagusiaBigarren Mundu Gerra eta Holokaustoa
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0084707 Filmaffinity: 630803 Allocine: 2362 Rottentomatoes: m/sophies_choice Mojo: sophieschoice Allmovie: v45699 TCM: 20346 Metacritic: movie/sophies-choice TV.com: movies/sophies-choice Netlix: 983454Edit the value on Wikidata

Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Meryl Streep) irabazi zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1947ko udan, Stingo, AEBko hegoaldeko idazle gaztea, Brooklyneko ostatu batera joaten da bizitzera. Goiko pisuan bizi den bikote baten eztabaida lazgarriak astintzen du Stingo. Maitaleak ezagutzen dituenean, biek daukaten xarma eta adeitasunak Stingo liluratzen dute. Emakumea, Sophie Zawistowska, Poloniako etorkin ederra da, katolikoa. Gizona, Nathan Landau, jatorri judua duen zientzalari xarmanta da, baina desoreka handikoa. Pixkanaka, Stingo bikotearen lagun onena bihurtzen da. Nathanen gehiegikerietatik babesten saiatzen den bitartean, Stingo Sophierekin maitemintzen da. Sophie Bigarren Mundu Gerrako Auschwitz sarraski-esparruko biziraulea da, eta atsekabetuta bizi da bere iraganeko sekretu latz bat dela eta. Lehen aldiz, inori kontatu ez dion sekretua kontatzen dio Stingori.

Aktoreak aldatu

  • Meryl Streep: Zofia "Sophie" Zawistowski
  • Kevin Kline: Nathan Landau
  • Peter MacNicol: Stingo
  • Rita Karin: Yetta Zimmerman
  • Stephen D. Newman: Larry Landau
  • Josh Mostel: Morris Fink
  • Marcell Rosenblatt: Astrid Weinstein
  • Moishe Rosenfeld: Moishe Rosenblum
  • Robin Bartlett: Lillian Grossman
  • Eugene Lipinski: irakasle poloniarra
  • John Rothman: liburuzaina
  • Neddim Prohic: Józef
  • Katharina Thalbach: Wanda
  • Jennifer Lawn: Eva Zawistowski
  • Adrian Kalitka: Jan Zawistowski
  • Joseph Leon: Dr. Blackstock
  • David Wohl: ingeles irakaslea
  • Nina Polan: ingeles eskolako emakumea
  • Vida Jerman: emakumezko SS zaindaria
  • Josef Sommer: kontalaria (Stingo zaharra)
  • Karlheinz Hackl: SS medikua
  • Günther Maria Halmer: Rudolf Höß

Kanpo estekak aldatu