Solo: A Star Wars Story
Solo: A Star Wars Story (euskaraz Solo: Izarretako Gerraren Istorio Bat) 2018ko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko western filma da.
Berez, Star Wars Episode IV: A New Hope (1977) film baino lehen girotua dago. Filmaketa espero baino gorabeheratsuagoa izan da. Phil Lord eta Christopher Miller hasi ziren pelikula zuzentzen, baina kaleratu egin zituzten lanari ekin eta hainbat hilabetetara. Nonbait, bi zuzendarion eta Lawrence Kasdan gidoilariaren arteko harremana ez zen batere ona, eta, azkenean, ekoizleek gidoilariaren alde egitea erabaki zuten. Haien ordez, zinemagile beterano bat aukeratu zuten zuzendari lanetarako, Ron Howard.[1]
Argumentua
aldatuHan Solo gaztearen abenturak kontatzen ditu filmak. Mutil idealista zen hasieran, baina, poliki, ezertan sinesten ez duen pertsonaia ziniko bat bilakatuko da. Aldamenean izango du Chewbacca wookieea, eta elkarrekin ezagutuko dute Lando Calrissian.[2]
Pertsonaiak
aldatu- Alden Ehrenreich: Han Solo
- Woody Harrelson: Tobias Beckett
- Emilia Clarke: Qi'ra
- Donald Glover: Lando Calrissian
- Thandie Newton: Val Beckett
- Phoebe Waller-Bridge: L3-37
- Joonas Suotamo: Chewbacca
- Paul Bettany: Dryden Vos
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Han Solo gaztetuaren itzulera» Berria 2018-05-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Film Sinopsia» Berria 2018-05-24 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.