Soledad Gallego-Díaz

madrildar kazetaria eta idazlea

Soledad Gallego-Díaz Fajardo (Madril, 1951ko apirilaren 25a) madrildar kazetaria eta idazlea da. 2018ko ekainaren 8tik 2020ko ekainaren 15era bitartean, El País egunkariko zuzendaria izan zen, eta 1976an egunkaria sortu zenetik postu hori bete zuen lehen emakumea izan zen.[1] Hasiera-hasieratik hasi zen lanean, eta hiru hamarkadatan baino gehiagotan aritu da, besteak beste, zuzendari laguntzaile eta korrespontsal lanetan munduko hainbat lekutan, hala nola Bruselan, Parisen, Londresen, Buenos Airesen eta New Yorken. Gallegok Espainiako 1978ko Konstituzioaren zirriborroa lortu eta argitaratu zuen, Federico Abascalekin eta José Luis Martínezekin batera. Espainiako kazetaritzako dekanoetako bat da, eta hainbat sari jaso ditu bere ibilbide profesionalarengatik; besteak beste, Salvador de Madariaga saria, Margarita Rivière saria kazetaritza-zehaztasunagatik edo Ibilbide Profesionalari emandako Ortega y Gasset saria. El País egunkarian asteroko zutabe bat du eta Ser katean Hoy por hoy saioan zutabegilea da. CTXT bitarteko digitalaren argitalpen-kontseiluko kide izan zen.[2]

Soledad Gallego-Díaz


El Paíseko zuzendari

2018ko ekainaren 8a - 2020ko ekainaren 15a
Antonio Caño (en) Itzuli - Javier Moreno Barber (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMadril, 1951 (72/73 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Pyresa (en) Itzuli
El País
Cuadernos para el Diálogo (en) Itzuli
SER
Jasotako sariak
IMDB: nm2410815 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Madrilen jaio zen 1951ko apirilaren 25ean. Ama emakume kubatarra zen, eta oporretan joan zen Madrilera 1936an. Han ezagutu zuen bere senarra eta kazetariaren aita izan zena, jaendar «matematikari eta komunista» bat, bere hitzetan.[3][4] Kazetaritza ikasi zuen Madrilgo Eskola Ofizialean eta Filosofia eta Letretako zenbait urte Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

Kazetari ibilbidea aldatu

19 urte zituela, diktaduran, Pyresa informazio-agentziarentzat lan egin zuen, eta bota egin zuten frankismoaren azken fusilamenduengatik protesta egiten zutenekin batera greba egiteagatik.[5] Cuadernos para el Dialogo aldizkari kulturalera pasatu zen, eta 1978an itxi zen arte hantxe egon zen.

1976an El Pais egunkaria sortu eta berehala iritsi zen politika-laguntzaile lanetan jarduteko, Cuadernos enpresarekin batera, politika-sailean bete-betean sartu zen arte. Kronista politiko eta parlamentarioa izan zen 1979aren amaiera arte, lehenik Bruselako korrespontsalia bere gain hartu zuen eta gero Londres eta Parisekoa. 2008an Argentinan izan zen korrespontsal.

Zortzi urte geroago Madrilera itzulita, lehenengo zuzendariorde izendatu zuten eta gero egunkariaren zuzendari laguntzaile. Kargu hori bost urtez bete zuen, New Yorkeko korrespontsaliaz arduratu zen arte. Handik itzultzean, irakurlearen defendatzaile izendatu zuten eta Europako gaietan espezializatu zen. Zuzendari albokoa izan zen berriz ere, egunkariaren igandeko produktuak berrantolatzeko; egun horretan argitaratzen zuen asteroko azterketa politikoaren zutabea.[6]

2012ko irailetik, Cadena Ser-eko zutabegile gisa lan egin zuen Hoy por hoy saioan.[7]

Espainiako Mugarik Gabeko Erreportarien ataleko lehendakariordea izan zen.[3] Fundación del Español Urgente (Fundéu BBVA) delakoaren Aholku Batzordeko kidea da.

2018ko ekainaren 6an, El País egunkariaren Administrazio Kontseiluak Gallego-Díaz proposatu zuen zuzendari, Antonio Caño ordezkatuz, eta erantzukizun hori betetzen zuen lehen emakumea bihurtu zen egunkarian.[8] Loteslea ez zen kontsulta batean, ekainaren 7an, bere izendapenaren %97,2ko babesa jaso zuen, Antonio Caño aurrekoaren bikoitza baino gehiago, lau urte lehenago %43ko babesa lortu baitzuen.[9][10] Ekainaren 8an Administrazio Kontseiluak bere izendapena onartu zuen.[11] 2020ko ekainaren 15ean, Gallego-Díazek El País egunkariaren zuzendaritza-postua utzi zuen, Javier Moreno kazetariak jarraitu zuen, aurretik 2006 eta 2014 artean ere egona zen.[1][12]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2004an "Prentsa-emakumea" AMECO saria. Informazio lan onena genero berdintasunaren alde.[13]
  • 2007an Francisco Cerecedo kazetaritza-saria.
  • 2007an Salvador de Madariaga saria.
  • 2009an Cirilo Rodríguez kazetaritza-saria.[14]
  • 2011n Madrilgo Prentsa Elkartearen Rodríguez Santamaría saria.
  • 2011n Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak emandako Berdintasun Balioen Sustapenaren Domina.[15]
  • 2015ean Emakume Progresisten Saria, Emakume Progresisten Federazioak emana.
  • 2016an Margarita Rivière saria, Associació de Dones Periodistes de Catalunyak emandako kazetaritza-zorroztasunari.[16]
  • 2018an Ibilbide profesionaleko Ortega y Gasset saria.[17]
  • 2018an Ramón Rubial saria komunikazioari.[18]
  • 2020an Malaga Hiriko Kazetaritza Saria, Malagako Prentsa Elkarteak emandako ibilbide profesionalari[19]

Liburuak aldatu

  • 1977an – Los siete magníficos/ Zazpi bikainak. 16. aldaketaren edizioak. José Luis Martínez Rodríguezekin. ISBN 8485229320.
  • 1981ean – Del consenso al desencanto./Adostasunetik desengainura. Bonifazio de la Cuadra-rekin. ISBN 9788485234233.
  • 1989an – Crónica secreta de la Constitución/Konstituzioaren ezkutuko kronika. Tecnos argitaletxea. Bonifazio de la Cuadra-rekin. ISBN 9788430917952.
  • 199an7 – La Unión Europea/Europar Batasuna. Destino argitaletxea. ISBN 9788423329113.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Soledad Gallego-Díaz deja la dirección de El País y será sustituida por Javier Moreno» ELMUNDO 15 de junio de 2020.
  2. Tena, Arturo. “Los periodistas no hemos sido capaces de impedir que los medios trafiquen con la información”. .
  3. a b «Soledad Gallego - Díaz - CPXG» Premio José Couso.
  4. «La infancia de Soledad Gallego-Díaz y su periplo por Norteamérica» Vanity Fair 2018-06-05.
  5. Asociación "Mujeres en la Transición Democrática" (1999). Españolas en la transición. De excluidas a protagonistas, 1973-1982, Biblioteca Nueva, pág. 338
  6. Artículos escritos por Soledad Gallego-Díaz. .
  7. Artículos escritos por Soledad Gallego-Díaz. 19 de noviembre de 2016.
  8. País, El. (7 de junio de 2018). Soledad Gallego-Díaz, propuesta como nueva directora de EL PAÍS. ISSN 1134-6582..
  9. La redacción de 'El País' respalda de forma masiva a Soledad Gallego-Díaz como directora con el 97,2% de los votos a favor. .
  10. infoLibre. «El 97% de la redacción apoya a Soledad Gallego-Díaz como nueva directora de 'El País'» infoLibre.es.
  11. País, El. (8 de junio de 2018). Soledad Gallego-Díaz, nombrada nueva directora de EL PAÍS. ISSN 1134-6582..
  12. eldiario.es. «Javier Moreno volverá a dirigir El País y reemplaza a Soledad Gallego-Díaz» eldiario.es.
  13. País, Ediciones El. (6 de noviembre de 2004). Soledad Gallego-Díaz recibe el Premio AMECO Prensa-Mujer. ISSN 1134-6582..
  14. Premio de Periodismo Cirilo Rodríguez. .
  15. Soledad Gallego-Díaz, medalla de la Igualdad. 5 de marzo de 2011.
  16. Soledad Gallego-Díaz recoge el Premio Margarita Rivière de comunicación. .
  17. País, El. (3 de abril de 2018). Animal Político, Univisión, David Armengou, Marcela Miret y Soledad Gallego-Díaz, Ortega y Gasset 2018. .
  18. «Agenda: XII EDICIÓN PREMIOS RAMÓN RUBIAL» socialistasvascos.com.
  19. País, El. (2020-12-21). «Soledad Gallego-Díaz, premio de periodismo Ciudad de Málaga por su trayectoria profesional» El País.

Kanpo estekak aldatu