Sofia Erregina Arte Jauregia

Sofia Erregina Arte Jauregia (katalanez Palau de les Arts Reina Sofia) Valentziako opera antzokia eta Valentziako Erkidegoko Orkestra Sinfonikoaren egoitza, Valentziako Arte eta Zientzien Hiria deituriko multzo artistiko eta kulturaleko eraikinetako bat da. Bolumetria eta egiturari dagokionez eraikin nabarmengarria da, Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak egina, Tenerifeko Auditorioa eredu bezala hartuta, hau ere berak eginikoa, urte batzuk lehenago.

Sofia Erregina Arte Jauregia
Sofia Erregina Arte Jauregia. Aurrealdeko ikuspegia
Sofia Erregina Arte Jauregia. Alboko ikuspegia.

Eraikin nagusia, asmo bikoitz batekin eraiki zen: auditorio bat eraiki, eta, eraikin honetaz, Valentziarentzako izaera monumentaleko paisaia ikur bihurtzea. 2005eko urriak 9an inauguratu zen, eta, nagusiki, dantza, antzerkia eta opera antzezteko erabiltzen da.

Musika Jauregiaren izena Sofia Espainiako erreginaren omenez du.

Ezaugarriak aldatu

Lau gela nagusi ditu:

  • Areto nagusia. 1700 pertsonentzako tokiarekin, patioa eta lau palko maila artean banatuak, nagusiki, opera antzezpenetarako pentsatua. Zoritxarrez, inauguratu zenetik, %100ean erabiltzea mugatzen duten zenbait gertaera jasaten ari da. Lehena, agertokiaren plataforma nagusiaren matxura izan zen, 2006ko abenduan Don Giovanni opera antzezten ari zenean erori zena. Honek, La Bohème operaren azken antzezpena bertan behera uztera behartu zuen, baita La Belle et la Bêteen guztiak ere, inaugurazio denboraldi oso-osorik berrantolatu behar izateaz gain. 2007ko azaroan, agertokiko plataformaren geldiaraztea suposatu zuten bi uholde jasan zituen, aurreko urtean jasandako matxura konpondua zegoen arren, agertoki kutxan sartu ziren ia 2 metro kubiko urek, erabat matxuratu zituzten makinak eta sistema eszeniko konplexuaren elektronika, honela, bigarren opera denboraldiaren nahaspila, Carmen operaren estreinaldiaren atzerapena eta 1984 opera bertan behera utzi behar izatea eragin zutelarik.
  • Aula Magistral: 400 pertsonentzako tokia du. Hitzaldi edo ganbera kontzertuetarako aretoa.
  • Auditorioa: 1500 pertsonentzako tokiarekin. Ofizialki, Fundazioari utzia, barrutia 2007-2008 denboraldian kudeatzen duena. Ikuskizun ugarirentzako barruti ikusgarri bat da. Musika klasikoko kontzertuetatik hasi eta politika mitinetaraino. Zoritxarrez, inauguratu zenetik, isolamendu akustikoari buruzko arazo larriak jasaten ari da, kanpoko zaratak eraikinaren estalkia nabarmen zeharkatzea eragiten duena, eta, beraz, antzezpenetan entzuteko modukoa izatea kanpoko zarata hori.
  • Ganbera antzokia. Erakusketa Gela: Jauregitik gertu eta honengandik banandua dagoen eraikina, 400 pertsonentzako tokia duena. "Martí i Soler" deitua, antzerkia, dantza eta musikarentzako izango da. Zoritxarrez, kalte handiak jasan zituen 2007ko uholdeetan, eta bere inaugurazioa, espero zena baino are gehiago atzeratuko da. Zorionez, ez zuen eskena ekipamendurik, eta bere berrabiltzearen zenbatekoa, espero zitekeena baino txikiagoa izango da.

Kanpo estekak aldatu

(Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Katalanez)Webgune ofiziala