Eryri (ingelesez Snowdonia) Galesko ipar-mendebaldean dagoen mendigunea da, Gwynedd eta Conwy konderrietan kokatua dago. Halaber, 1951tik Natur Parkea da .

Eryri
Datu orokorrak
Mendirik altuenaYr Wyddfa
Garaiera1.085 m
Motamendigune, Interes Zientifiko Bereziko Gune eta mendikate
Luzera2,13 km
Azalera20.414,63 ha
Geografia
Map
Koordenatuak52°54′N 3°51′W / 52.9°N 3.85°W / 52.9; -3.85
MendikateaKanbriar mendiak
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Gales
EskualdeaGwynedd
Babestutako-eremuaSnowdonia National Park (en) Itzuli

Parkea

aldatu

Parke hau Snowdonia National Park Authority erakundeak kudeatzen du, berau Gwynedd eskualdeko agintaritzak, Galesko Gobernuak eta Erresuma Batuko ordezkaritzak kudeatzen dutelarik. Beste herrialdeetako parkeak ez bezala, Eryri (Ingalaterra eta Galesko beste parkea batzuen antzera) lursail publiko eta pribatuez osatua dago, guztiak agintaritza zentral baten plangintzaren bidez kudeatzen direlarik. PArke honetako osaketa honako hau da:

Jabetza mota Zatia (%)
Pribatua 69,9
Basoen Batzordea 15,8
Ondare Nazionala 8,9
Ingeles Natura/CCW 1,7
Parke Nazionaleko Agintaritza 1,2
Ur enpresak 0,9
Bestelakoak 1,6

Parkearen barnean 26.000 pertsona inguru bizi dira. Urtero milioika bisitari bertatarzen dira. Ingalaterra eta Galesko hirugarren parkerik handiena da. Parke honetako lursailen zati handi bat nekazaritza jarduetarako ustiatzen da. 1998an berrantolaketa bat izan ondoren, parkea Gwynedd eta Conwy konderrietan barna hedatzen da. Parkearen agintaritza 18 kidek osatzen dute, haietako 9 Gwynedd konderriak hautatutakoak dira, 3 Conwy konderriak eta gainontzeko 6ak Galesko Legebiltzarrak. Bitxikeria gisa, parkeko lursailen barnean erdialdeko gune txiki bat parketik kanpo gelditzen da, hain zuzen ere, Blaenau Ffestiniog udalerria eta bere arbel harrobiari dagokion gunea. Gune hau nahitan laga zen kanpoan, bertako harrobien itxieraren ondoren industria arinaren sorrera bultzatzeko asmoz.

Mendigunea

aldatu
 
Mendigunearen ikuspegi zabala.

Hona hemen mendikate honetako 10 gailur garaienak:

Natur Parkea

aldatu

2.142 km2-ko azalera eta 60 km-ko kostaldea dauzka. Eskualde honetan bizi diren biztanleen %62a galeserazko hiztunak dira.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu