Sleepy Hollow (filma)
Sleepy Hollow, 1999ko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko filma bat da. Washington Irving idazlearen Sleepy Hollowko kondaira (1820) idazlanean oinarritua dago. Johnny Depp, Christina Ricci, Miranda Richardson, Michael Gambon, Casper Van Dien eta Jeffrey Jones aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Danny Elfman musikagileak konposatu zuen.
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria irabazi zuen (Rick Heinrichs eta Peter Young).
ArgumentuaAldatu
1799. urtea, New York hiria. Ichabod Crane agentearen (Johnny Depp) nagusiek New Yorkeko estatuan dagoen Sleepy Hollow herrixkara joateko agindua ematen diote, han burua ebaki dieten hainbat biktima agertu direnez, kasua iker dezan. Bertaratzean, herritarrek gauero inguruetan ibili ohi den bururik gabeko zaldizko beldurgarriaren herriko kondaira kontatzen diote, hura hilketen erruduna dela baieztatzen diotelarik. Misterio hau argitzeko asmoz Ichabod polizia agente sinisgogorrak herriko Masbath (Marc Pickering) mutiko umezurtzaren laguntza edukiko du, azken honek bururuik gabeko zaldizkoak hil zuen bere aitaren heriotza mendekatu nahi duelarik.
AktoreakAldatu
- Johnny Depp: Ichabod Crane.
- Christina Ricci: Katrina Van Tassel.
- Miranda Richardson: Lady Van Tassel.
- Marc Pickering: Masbath mutikoa.
- Michael Gambon: Baltus Van Tassel
- Jeffrey Jones: Steenwyck erreberendoa.
- Casper Van Dien: Brom Van Brunt.
- Ian McDiarmid: Lancaster medikua.
- Michael Gough: Hardenbrook notarioa.
- Christopher Walken eta Ray Park: bururik gabeko zaldizkoa, Hessiar zaldizkoa edo Germaniarra.
- Richard Griffiths: Philipse magistratua, herriko epailea.
- Claire Skinner: Beth Killian, emagina
- Steven Waddington: Killian, Bethen senarra
- Christopher Lee: burgumaisua
- Alun Armstrong: kondestablea
- Martin Landau: Peter Van Garrett
- Lisa Marie Smith: Lady Crane, Ichaboden ama
- Peter Guinness: Lord Crane, Ichaboden aita