Sistema eragileen erabilera

Sistema eragileen erabilerak sistema eragile bakoitza denboran zehar zenbat informatika-gailutan erabiltzen den, ehunekotan, azaltzen du. Horrelako zifra guztiak, nahitaez, estimazioak dira, iturri nagusi fidagarri gutxi daudelako eta ez delako adostu informazioa biltzeko metodologia. Sistema eragileak gailu pertsonaletarako (telefono adimendunak, erlojuak eta abar) eta mahaigaineko ordenagailuetarako desberdindu ohi dira.[2][3]

Herrialde bakoitzean gehien erabiltzen diren sistema eragileak[1]      Windows     Android     iOS     Daturik ez

Mahaigainekoen eta ordenagailu eramangarrien arloan, Microsoft Windows %70etik gora egon ohi da herrialde gehienetan eta munduan %77tik %87,8ra; Appleren macOS %9,6 eta %13 artean, Google Chrome %6ra arte (AEBetan) eta beste Linux banaketak %2 inguruan. Kopuru horiek zertxobait aldatzen dira herrialde eta biltzeko metodologiaren arabera.[4]

Telefono adimendunen eremuan Google-en Android nagusi da 2.500 milioi erabiltzaile baino gehiagorekin.[5] Eremuko beste sistema aipagarriena Appleren iOS da.

Interneteko zerbitzari publikoetan, Linux izan ohi da nagusi, Windows Server zerbitzariak baino bi aldiz gehiago instalatuta baitago.

Superordenagailu eremua Linux ere da nagusi, TOP500 zerrendako %100 baitabiltza SE horrekin.

Mundu osoko gailuen salmenta sistema eragilearen arabera
Iturria Urtea Android iOS / macOS Windows Beste batzuk
Gartner[6] 2017 (2278 milioi)
Gartner[7] 2016 (2332 milioi) %10,63 (248 milioi) %11,2 (260 milioi)
Gartner[8] 2015 (2400 milioi) %54,16 (1300 milioi) %12,37 (297 milioi)

macOS = %1

%11,79 (283 milioi) %21,66
Gartner 2014 %48,61 %11.04 %14,0 %26,34
Gartner 2013 %38,51 %10,12 %13,98 %37,41
Gartner 2012 %22,8 %9,6 %15,62 %51,98

Bidalketa (dendetara) ez du esan nahi zuzenean kontsumitzaileentzako salmenta denik (are gutxiago urtean bertan). Zenbakiek ospea edota erabilera adierazten dute salmentak baino.[9]

2015eko maiatzaren 28an, Googlek iragarri zuen 1.400 milioi Android erabiltzaile zituela eta mila milioi erabiltzaile Google play-n.[10] 2017ko maiatzerako bi mila milioi ziren.[11][12] 2016ko urtarrilean Apple-k "mila milioi gailu" iragarri zuen. Microsoft-en helburua hiru urtean Windows 10 sistema mila milioi gailutan jartzea zen ("2018ko erdialderako").[13] 2019ko martxorako 800 milioi baino gehiago zituen.[14]

2016 urtearen amaieran, Android Apple-ren merkatu-kuota "jaten" ari zela azaldu zen. Gartnerren prentsa oharrak zioenez, "Applek beheranzko joera jarraitu zuen 2016ko bigarren hiruhilekoan ehuneko 7,7ko beherakadarekin". Apple saltzen dituen unitate kopurua behera joan arren, bera da etekin handienak lortzen dituena.[15]

Web bezeroak aldatu

Azken hamabi hilabeteetan argitaratutako hainbat iturritako datu berrienak laburbiltzen dira hemen. Web kontsulten araberako datuak dira, beraz, kasu honetan dispositiboak baino aktibitatea neurtzen da.

Orokorrean Android da lehena, Windows-en aurretik. Baina asteburuetan iOS sistemak Windows gainditzen du Estatu Batuetan. Suedian iOS lehiatzen da Windows-ekin eta egunaren arabera iOS gehiago erabiltzen da.[16]

Txinan, Android da nagusi (Windows-ek noizean behin gainditu du).[17]

Mahaigaineko ordenagailuak eta eramangarriak aldatu

Windows oraindik ere nagusi da mahaigaineko sistema eragiletan, baina nagusitasuna eskualde bakoitzaren araberakoa da.2019n Stack Overflow-eko garatzaileen arteko inkestak ondoko banaketa eman zuen:[18]

  • Windows: %45,3
  • macOS: %29,2
  • Linux: %25,3
  • BSD/Unix: %0,1

Gailu mugikorrak aldatu

Telefonoak aldatu

 
Android da sistema eragile mugikorrik ezagunena.

2018ko lehen hiruhilekoan Android (eta aldaerak) eta Appleren iOS konbinatuta merkatuaren ia %100a zuten.

Izan badira software libreko sistema eragileak, pribatutasuna errespetatzen dutenak. Hor daude Lineage OS edo /e/ moduko sistema eragileak, baina ez dira norberak instalatu eta kudeatzeko errazak. Baina erabilera estatistikak guztiz marjinalak dira, bai aipatutako bi sistema horietan bai arlo horretan mugitzen diren sistema eragiletan: Resurrection Remix OS, OmniROM, Paranoid Android, Havoc-OS, Replicant (Free Software Foundation-ena)…[19]

Telefonoen eta mahaigaineko PCen arteko proportzioa aldakorra da herrialdearen arabera. Zenbait herrialdetan, Errusian esaterako, telefono mugikorraren erabilera %22,35koa (web erabilerari begira) da [20], baina mendebaldeko herrialde gehienetan, telefonoaren erabilera web erabilera osoaren %50etik gertu dago. Garatze bidean dauden herrialdeetan, berriz, telefonoaren erabilera kuota askoz ere handiagoa da.

 

Tabletak aldatu

2018ko lehen hiruhilekoan, iOSek merkatuan %65,03ko kuota zuen eta Androidek %34,58[21].

Merkatuaren banaketa globala
Iturria Urtea Android iOS Windows Beste batzuk
Estrategia Analytics [22] 2015 %68 cire %22 %10 <%0,1
Gartner [23] 2013 %61,9 %36,0 %2,1 <%0,1
Gartner 2012 %45,8 %52,8 %1,0 %0,3
Tableten web erabilera globala
Iturria hilabetea iOS Android Windows Beste batzuk
StatCounter [24] 2018ko uztaila %65,03 %34,58 %0,21 %0,18
StatCounter [25] 2015ko uztaila %65,51 %31,36 %0,78 %2,93
StatCounter [26] 2015ko otsaila %66,47 %29,6 %1,16 %2,73
StatCounter [27] 2014ko urria %71,67 %25,62 %0,08 %2.63

Superordenagailuak aldatu

 
Sierra superkonputagailua, Estatu Batuetako arma nuklearren segurtasuna, fidagarritasuna eta eraginkortasuna ziurtatzen duena.

TOP500 proiektuak munduko 500 superkonputagailu azkarrenak zerrendatu eta sailkatzen ditu. 1990eko hamarkadaren hasieratik, superkonputagailuen eremua Unix edo Unix moduko sistema eragileak izan dira nagusi, eta 2017an hasita, 500 superkonputagailu azkarrenek Linux erabiltzen dute.

Historikoki Unixetik eratorritako sistemen eremua izan da eta azken urtetan Linux da haien artean geratu den ia bakarra.

 
Konputagailuen SEak 1993-2019 sistemak TOP500en arabera partekatzen dira [28]

Merkatu-kuota kategoriaren arabera aldatu

Kategoria Iturria data Linux UNIX, Unix modukoak (Linux ez) Windows Etxekoa Beste
Mahaigaina, ordenagailu eramangarria Sareko aplikazioak [29] 2020ko apirila %2,87 (gehi %0,4 ChromeOS) %9,75 maing

(macOS )

%86,92 (bertsio guztiak) %0,06
Kapsulatuta [a] EE Times [30] 2019ko martxoa %38,42 (Linux kapsulatuak, Ubuntu, Android eta beste) %2,82 ( QNX, LynxOS ) %10,73 (Windows 10, WCE 7) %10,73 %37,30
Zerbitzaria (web) W3Techs [31] 2020ko maiatza %31,8 (Ubuntu, CentOS, Debian, Gentoo, RHEL ) [32] [b] %1 inguru (BSD,FreeBSD, Solaris...) % 29,2 (Windows Server 2019, WS2016, WS2012, WS2008) [33]
Smartphone, tableta StatCounter Global Stats [34] 2020ko apirila %70,80 (Android, KaiOS) %28,79 (iOS) %0,07 %0,34
superkonputagailu TOP500 [35] 2019ko azaroa %100

(pertsonalizatua)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Operating System Market Share Worldwide» StatCounter Global Stats (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  2. Rodríguez, Clemente.. (D.L. 1995). Sistema eragileen deskribapen funtzionala. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco ISBN 84-7585-711-6. PMC 432229126. (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  3. (Ingelesez) [download Sistema eragileen deskribapen funtzionala (Vicerrectorado de Euskara) free ebook. ] (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  4. (Ingelesez) «Desktop OS market share 2013-2019» Statista (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  5. (Ingelesez) «There are now more than 2.5 billion active Android devices» Android Police 2019-05-07 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  6. (Ingelesez) «Gartner Says Worldwide Device Shipments Will Increase 2.1 Percent in 2018» Gartner (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  7. (Ingelesez) «Gartner: Windows OS device shipments will falter in 2017» Mobilescout.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  8. (Ingelesez) Keizer, Gregg. (2016-04-01). «Windows comes up third in OS clash two years early» Computerworld (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  9. (Ingelesez) «Gartner Says Worldwide End-User Spending on Devices Will Grow 2 Percent in 2017, While Unit Shipments Remain Flat» Gartner (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  10. (Ingelesez) Vincent, James. (2015-09-29). «Android is now used by 1.4 billion people» The Verge (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  11. (Ingelesez) «Android passes 2 billion monthly active devices» VentureBeat 2017-05-17 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  12. (Ingelesez) Ng, Alfred. «Google's Android powers more than 2 billion devices» CNET (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  13. (Ingelesez) Fuscaldo, Donna. «Microsoft Backs Away From Windows 10 Goal (MSFT)» Investopedia (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  14. (Ingelesez) Foley, Mary Jo. «Microsoft says Windows 10 is now on more than 800 million devices» ZDNet (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  15. (Ingelesez) «Android Is Killing iOS, Uber Launches Self-Driving Cars… [Tech News Digest»] MakeUseOf (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  16. (Ingelesez) «StatCounter Global Stats - Browser, OS, Search Engine including Mobile Usage Share» StatCounter Global Stats (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  17. (Ingelesez) «Operating System Market Share China» StatCounter Global Stats (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  18. «Stack Overflow Developer Survey 2019» Stack Overflow (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  19. Leturia, Igor. (2019-09-11). «Smartphone askearen bila: misio (ia) ezinezkoa» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  20. (Ingelesez) «Desktop vs Mobile vs Tablet vs Console Market Share Russian Federation» StatCounter Global Stats (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  21. .
  22. «Tablets: Windows fast becoming a premium OS, says Strategy Analytics» www.strategyanalytics.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  23. (Ingelesez) «Gartner: 195M Tablets Sold In 2013, Android Grabs Top Spot From iPad With 62% Share» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).[Betiko hautsitako esteka]
  24. (Ingelesez) «Tablet Operating System Market Share Worldwide» StatCounter Global Stats (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  25. Global Stats Top 7 Tablet OSs from Jan to Aug 2015. Retrieved 20 September 2015.
  26. Global Stats Top 7 Tablet OSs from Feb 2015. Retrieved 16 March 2015.
  27. Global Stats Top 7 Tablet OSs from Oct 2014. Retrieved 7 March 2015.
  28. «Development over Time | TOP500 Supercomputer Sites» www.top500.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  29. «Operating system market share» www.netmarketshare.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  30. Txantiloi:E wrreferentzia
  31. «Usage Statistics and Market Share of Operating Systems for Websites, June 2020» w3techs.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  32. «Usage Statistics and Market Share of Linux for Websites, June 2020» w3techs.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  33. «Usage Statistics and Market Share of Web Servers, June 2020» w3techs.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  34. (Ingelesez) «Mobile & Tablet Operating System Market Share Worldwide» StatCounter Global Stats (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  35. «Operating system Family / Linux | TOP500 Supercomputer Sites» www.top500.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).

Oharrak aldatu

  1. Embedded is a vast category, which has subcategories that include automotive, avionics, health, medical equipment, consumer electronics, intelligent homes, and telecommunications. The aggregated information above may be very different for each subcategory taken separately.
  2. "UNIX and Unix-like (including Linux)" represents 70.8% of the total web server/website market share however 54.6% of that market share does not show "more specifically" which operating system.

Kanpo estekak aldatu