Sinalco freskagarri marka bat da, gaur egunean Hövelmann enpresa alemaniarrarena. Izen hau, gainera, sorta honen jatorrizko edariarena da (alkoholik gabeko soda karbonatatua, larranja zaporearekin).[1]

Sinalco
Datuak
Motamarka erregistratua, drink brand (en) Itzuli eta negozioa
Jarduera sektoreaManufacture of soft drinks; production of mineral waters and other bottled waters (en) Itzuli eta food and tobacco industry (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania eta Alemaniar Inperioa
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
JabeaHövelmann (en) Itzuli eta Ramseier Suisse (en) Itzuli
Historia
Sorrera1902
webgune ofiziala
Facebook: Sinalco.de Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

1902ean, Oberlößnitz-en (Alemaniako Inperioa, orain Radebeul-en auzo bat, Friedrich Eduard Bilz fitoterapeutak alkoholik gabeko freskagarria sortu zuen, fruta exotikoen zaporearekin, Bilz-Brause izena emanez. Detmold- en Franz Hartmann-ek eskala handian ekoizteari ekin zion, eta arrakasta handia erdietsi zuen; hain da ezen, imitatzaile ugari atera zitzaizkion. Horregatik, 1905ean, Bilzek beste izen bat ematea pentsatu zuen, marka errejistratzeko. Lehiaketa batean "Sinalco" izena aukeratu zuten (sine alcohole esamolde latinoaren uzkurdura).[2]

1907tik aurrera, Sinalcok esportazioak abiatu zituen, bereziki Hego Ameriketara eta Ekialde Hurbilera.

1912an, Roman Knörr Streiffek Gasteizen ezarritako "La Esperanza" edari fabrikak ere Sinalco motako freskagarriak ekoitzi zituen.[3]

1937an , markaren ezaugarri bihurtuko zen puntu gorria sortu zen. Markaren 50. urteurrena dela eta, forma bereizgarria duen botila sortu zuten, produktuaren ikur komertziala bihurtu zena, eta 2002. urtean PET botiletarako egokitu zena.

1981ean, Sinalco suitzarra bihurtu zen, markaren eskubideak Friburgoko Sibra Holding enpresak eskuratu baitzituen, gero Cardinal garagardo fabrika bihurtu zena. 1991ean, Feldschlösschen- edari enpresak Cardinal hartu zuen, Sinalco barne.[4]

1994an, nazioarteko markaren eskubideak Hövelmann enpresa alemaniarrak berreskuratu zituen; hala ere, Feldschlösschen Suitzako eskubideak 2002. urtera arte mantendu zituen; gero Ramseier Suisse AG taldeak erosi zituelarik.

2005ean Sinalco markak ehun urte bete zituela ospatu zen. Gaur egunean, Alemanian hirugarren edari freskagarri kontsumituena da, Fanta eta Spriteren atzetik.[5]

Produktuak

aldatu

1905etik saltzen den jatorrizko produktuaz gain, Sinalcok baditu beste hainbat zapore ere: laranja, limoia, kola, sagarra, basoko fruituak edo pasioaren fruituak. Light eta limoi bertsioak ere baditu. Sinalco Suitzan dauden kola marka alternatibo bietatik bat da (bestea Vivi Kola da).

Suitzan

aldatu
  • Sinalco Jatorrizkoa (1905az geroztik)
  • Sinalco Original Zero (2007tik)
  • Sinalco Red (2005etik)
  • Sinalco Ice Tea (2009tik)
  • Sinalco Cola (2009tik)
  • Sinalco Cola Zero (2009tik)
  • Sinalco Passionsfrucht (2014tik)

Nazioartean

aldatu
  • Sinalco
  • Energi S
  • Ice Tea
  • Sinalco Sport (azukrerik gabea eta karbonatu gabea)
  • Aquintéll (ur minerala)
  • Sinetta
  • Bitter Range
  • Sinco

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ansichtskarten über das Trinken» www.ak-trinken.de (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  2. Friedrich Eduard Bilz Naturheiler, Philosoph, Unternehmer. (1. Aufl. argitaraldia) 2012 ISBN 978-3-940200-74-7. PMC 1185182007. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  3. «El último apestado» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  4. Organ., Naturwissenschaftlicher und Historischer Verein für das Land Lippe, Herausgebendes. Lippische Mitteilungen aus Geschichte und Landeskunde. PMC 965145951. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  5. (Alemanez) «Getränkebranche: Sinalco, Fanta und Co kämpfen um den Brausemarkt» www.handelsblatt.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
boisson