Fanta gasdun freskagarri marka bat da, The Coca-Cola Company konpainiaren jabetzakoa dena. Formato ezberdinetako bilduki (botilak, latak...) eta zapore ezberdinak. Horien artean, laranja edo limoizko klasikoa izango litzateke, nahiz eta gaur egun munduan zehar 90 Fanta mota desberdin daude.

Fanta
Trinke Fanta - sei Bamboocha
Datuak
MotaMarka
Agintea
JabeaThe Coca-Cola Company
Historia
Sorrera1940
webgune ofiziala
Facebook: FantaUSA Twitter: fanta Instagram: fanta Youtube: UCMcJfwaSdyMMn1u6BnoaKEw Edit the value on Wikidata

Izena aldatu

Fanta izena freskagarri konpainiako Joe Knipp saltzaile beteranoak iradoki zuen. Bere ideia alemaniar enpresak bere langileen artean produktu berriari izena emateko antolatu zuen lehiaketa baten ondorioz sortu zen, hartan Keithek langileei heuren Fantasie (alemanez Fantasia) delakoa hegal eginarazten uztea eskatu zien. Knippek nagusiari hori entzutean, ¡Fanta! esan zuen.

Historia aldatu

Fanta 1941. urtean sortu zen, Bigarren Mundu Gerran zehar. Max Keithek Coca-Colako (GmbH) operazioak zuzendu zituen Alemania Nazian gerran zehar eta arazoak izan zituen gobernu estatubatuarrarekin, zeinak multinazionalei Alemanian komertzializatzea debekatu zien. Hori konpontzeko, Coca-Colak beren fabriken izena aldatu zuen hauek independizatu eta ahala etekinak izaten jarraitzeko. Horrela sortu zen Fanta, merkatu alemaniarrari zuzenduta eta erabateko arrakasta izan zen hau. Gerraren ondoren, Coca-Colak (GmbH) marka erosi zuen.

Kanpo estekak aldatu