Ireki menu nagusia
Artikulu hau Alemaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Konstantza».

Konstantza[1] (alemanez Konstanz) Alemaniako Baden-Württemberg estatu federaleko hiri unibertsitarioa da 80.000 biztanle ingururekin. Alemaniako hego-mendebaldean dago, Suitzarekin mugan eta Konstantza lakuaren alboan.

Konstantza
 Alemania
Konstanz im Schnee 2006.jpg
Wappen Konstanz.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Government region of Baden-WürttembergFriburgo
BarrutiKonstanz
Alkatea Uli Burchardt Itzuli
Posta kodea 78462–78467
Udal kodea 083350437111
Geografia
Koordenatuak 47° 39′ 48″ N, 9° 10′ 31″ E / 47.663333333333°N,9.1752777777778°E / 47.663333333333; 9.1752777777778Koordenatuak: 47° 39′ 48″ N, 9° 10′ 31″ E / 47.663333333333°N,9.1752777777778°E / 47.663333333333; 9.1752777777778
Konstantza (Alemania) hemen kokatua: Alemania
Konstantza (Alemania)
Konstantza (Alemania)
Konstantza (Alemania) (Alemania)
Konstanz in KN.svg
Azalera 54.11 km²
Altuera 402 m
Mugakideak Allensbach, Reichenau eta Kreuzlingen
Demografia
Biztanleria 55.478 bizt. (1961)
Dentsitatea 1.025,28 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 7533, 7531
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Fontainebleau, Richmond upon Thames, Lodi, Tábor eta Suzhou
Matrikula KN
Hizkuntza ofiziala aleman
www.konstanz.de/

HistoriaAldatu

Populatua izanaren lehen aztarnak Harri Arokoak dira eta ondoren zeltak ere izan ziren bertan bina herria erromatarrek sortu zuten III mendean. Izena bera Konstantino I.a Handia enperadoreadatik jarria da, zeinak Alamaniarren aurka borrokatzeko bertan gotorleku bat eraiki zuen.

Konstantza garrantzitsu bihurtzen hasi zen 585ean apezpikutza lortu zuenean. Erdi Aroan bertan zegoen Rhin ibaia gurutzatzeko zubi bakarra eta ondorioz Alemania, Frantzia eta italiaren arteko pasabidea bihurtu zen. Liho, larru eta espezieen merkataritzak Europa mailako fama eman zion hiriari. Guztiaren ondorioz 1192an Germaniako Erromatar Inperio Santuko Hiri Askea bihurtu zen.

1414 eta 1418 artean Konstantzako kontzilioa gertatu zen. Bertan Mendebaldeko Zismari amaiera eman zitzaion. Kontzilioaren aurretik hiru Aita Santu zeuden eta lau urteko elkarrizketa eta negoziaketen ondoren Martin V.a aukeratu zen Aita Santu bakar. Kontzilioak iraun zuen bitartean Europako jende garrantzitsuena bizi izan zen hirian. Aipatzekoa da 1415ean bertan erre zutela heretiko jo zuten Jan Hus pentsalari txekiarra.

1460an Suitzak Konstantzaren barnealdeko lurrak ziren Turgovia konkistatu zuen. Konstantzak orduan Suitzan sartzeko eskaera egin zuen baina ez zen onartua izan eta ondorioz Suabiako Ligan sartu zen. 1520an protestante bihurtu zen eta 1548an Habsburgotarren menpe gelditu zen hiria, 1805ean Napoleondar Gerrak izan ondoren Germaniar Konfederazioan sartuta gelditu zen arte.

Suitzatik gertu zegoenez bonbaketarik ez zuen jasan Bigarren Mundu Gerran.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Alde zaharra (Altstadt): Konstantza lakutik Rhin ibaia ateratzen den inguruan dago, Suitzarekiko mugari itsatsia. Ibaia gurutzatzen duen zubitik (Rheinbrücke) sartzen da hirira eta bertan aipatzekoak dira Pulverturm eta Rheintorturm dorreak eta Markstätte eta Münsterplatz plazak. Münsterplatz katedralaren plaza da eta bertan ikusgai daude gotorleku erromatarraren hondarrak.
  • Konstantzako katedrala (Konstanzer Münster): VI mendean jadanik aipatzen bada ere, lanak 1857an bukatu ziren. Estilo arkitektoniko ugari ditu bere baitan beraz.
  • Kaia (Konstanzer Hafen): Laku osoko kairik garrantzitsuena da. Ferrien nasak eta biltegi zaharrak baditu ere parkeak ere badaude. Bertako eraikinik ikusgarriena XV mendeko Konzilgebäude da.

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 157. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-8-2.

Kanpo loturakAldatu