Simon Yates (alpinista)

mendigoizale britainiarra

Simon Yates (Leicestershire, 1963) alpinista ingelesa da. 1985ean, Joe Simpsonekin batera, Siula Grandeko mendebaldeko aurpegia igo zuen Huayhuash mendikatean, Peruko Andeetan. Jaitsieran, istripu baten ondorioz, Joe Simpson amildegi batetik erori zen Yatesi lotuta zegoela, eta honek soka moztu behar izan zuen bera ere ez erortzeko. Simpson bizirik atera zen eta Touching the Void liburuan kontatu zuen istorioa. Yates Cumbrian bizi da, Erresuma Batuan, Jane Yates emaztearekin eta Lewis eta Maisy Yates seme-alabekin.

Simon Yates (alpinista)
Bizitza
JaiotzaLeicestershire, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLutterworth College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Lehenengo urratsak aldatu

Yates Croften jaio zen, Leicestershiren, Ingalaterran, eta Lutterworth Grammar Schoolen hezi zen. 1980ko hamarkadan Sheffieldera joan zen, Sheffieldeko Unibertsitatean biokimikan lizentziatura bat osatzera. Graduatu ondoren, Yates mendizaletasunean kontzentratu zen eta sokazko lan bertikaletan jardun zuen ekonomikoki mantentzeko.

Mendi ibilbidea aldatu

Simpsonekin batera, Yates Siula Grandera igo zen 1985ean, orain arte eskalatu gabeko mendebaldeko aurpegian zehar. Jaitsieran, Simpson erlaitz batetik erori zen, hanka eta orpoa hautsiz. Bertan abandonatu ordez, Yatesek sokak erabili zituen Simpsoni jaisten laguntzeko. Gauean eguraldi txarrarekin jaisten ari zirela, Yatesek Simpson jaitsi zuen labar batetik, baina soka bukatzean Simpson airean zintzilik zegoen oraindik, lurra ezin ikutuz. Yatesek, Simpsonen pisua denbora luzez eutsi ondoren, soka moztu behar izan zuen. Simpson erori zen arrail handi batera. Erorikotik bizirik atera zen, Yatesek ezer jakin gabe. Honek pentsatu zuen laguna hilda zegoela. Simpsonek arrailduratik katuka irtetea lortu zuen, eta kanpamentu nagusira lau egun geroago iritsi zen.

Lagunarekin lotzen zuen soka moztu bazuen ere, bere erreskate saiakerak Simpsonen bizia salbatzen lagundu zuen. Simpsonek sutsuki defendatu izan du beti Yates, paperak alderantzikatu izan balira berak egingo zukeela esanez.

Yatesek geroago esan zuen Simpsonekin kontaktua galdu zuela Perura Touching the Void dokumentalerako eszena batzuk filmatzera joan ziren arte. Simpson "harremanik ez zuen pertsona" bihurtu zela esan zuen, eta "eskaladako lagunak lankideak bezalakoak dira. Lankide batzuk lagunak bihurtzen dira, beste batzuk ezagunak egiten dira eta zurekin lan egiten duten pertsona batzuek... ez zuten egin ".

Siula Grandeko igoeraren ondoren, Yates Pakistango Laila Peak eta Nemekara eta Txileko Darwin mendikatera espedizioak egitera pasa zen. 2009ko uztailean, Yatesek lau bezero eraman zituen Lenin haitzara (7134 m). 2010eko irailean, Yatesek Huayhuash mendikatera itzuli zen, Simpsonekin igo eta 25 urtera. Bertan txangozale talde bat gidatu zuen Siula Grandeko kanpamentu nagusira eta Cerro Bella Vista begiratokira. Begiratoki horretatik ikus daiteke Simpsonek erabili zuen bidea kanpamentu nagusiraino.

Mendizaletasunari buruzko hiru liburu autobiografikoren egilea da Yates. Lehenengoa, Against the Wall, Txileko Patagoniako Erdialdeko Paineko dorreetan ibilbide berri bat eskalatzeko espedizio bati buruzkoa da, eta Mendi Literaturako Boardman Tasker Sarirako aukeratu zuten. The Flame of Adventure filmak mundu osoko eskalada abenturak deskribatzen ditu. Bere azken liburua, The Wild Within, Darwin mendilerrorako espedizioak deskribatzen ditu Suaren Lurraldean, Wrangell St-Elias mendilerroetan, Alaska eta Yukon arteko mugan eta Groenlandiako ekialdean.

Kanpo estekak aldatu