Simancasko gaztelua (gaztelaniaz: Castillo de Simancas) Valladolideko probintziako Simancas (Espainia) herrian kokaturiko gaztelua da. Espainiako Kultura Ministerioaren jabetzakoa, 1997tik aurrera babestuta dago, kultura ondasun moduan. Egun, Simancasko Artxibo Orokorraren egoitza da.

Simancasko gaztelua
Kultura ondasuna
[[]]
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaValladolideko probintzia
UdalerriaSimancas
Koordenatuak41°35′31″N 4°49′44″W / 41.5919°N 4.8289°W / 41.5919; -4.8289
Map
ErabiltzaileaSimancasko Artxibo Orokorra
Ondarea
BICRI-AR-0000010

XV. mendean enriqueztarrek antzinako alkazarra berreraiki zuten baina laster Errege-erregina Katolikoek bereganatu eta presondegi bilakatu zuten. Bertan izan ziren preso eta bertan hil ziren hala Antonio Acuña komuneroen buruzagia nola Petri Nafarroako mariskala.[1] Filipe II.ak Gaztelako Erresumaren Artxibo Orokorra ezarri eta gaztelua artxiboaren egoitza izendatu zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Serrano Izko, Bixente. (2011-10-02). «Pedro II.a mariskala: Nafarroari leial hiltzeraino» Argia (2292). Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu