Alkazar (arabieraz: القصر‎-al qaçr-, berez latinezko castra hitzaren deformazioa)[1] mairuek Espainian barrena eraiki zituzten jauregi gotorlekuen izena da. Garrantzitsuenak Toledo, Segovia eta Sevillakoak dira.[2]

Sevillako Errege Alkazarren barnealdea: Enbaxadoreen gela.

Izenak hainbat toponimo utzi ditu Espainian zehar: gaztelaniazko Alcázar (de San Juan, del Rey, Guadalcázar, e.a.), portugesezko Alcácer do Sal, katalanezko Alcàsser, Alquézar; Alcosser, Alcocer eta Alcocero (al-quṣayr arabierazko txikigarritik ekarria); Alcazarén (al-qaṣrayn izenatik ekarria) eta baita exonimoak ere: Ksar el-Kebir eta Ksar es-Seghir gaztelaniaz hurrenez hurren Alcazarquivir eta Alcázarseguir dira.

Erreferentziak aldatu

  1. María Sánchez Galera, Juan y José María. (2012). Vamos a Contar Mentiras. Edaf ISBN 9788441432116..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak aldatu