Ireki menu nagusia

Sidney Sheldon (Chicago, Illinois, 1917ko otsailaren 11 - Rancho Mirage, Kalifornia, 2007ko urtarrilaren 30a) estatubatuar zinema-gidoigilea eta eleberrigilea izan zen.

Sidney Sheldon
Bizitza
Jaiotza Chicago1917ko otsailaren  11
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Rancho Mirage (Kalifornia)2007ko urtarrilaren  30a (89 urte)
Hobiratze lekua Westwood Village Memorial Park Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Northwestern Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, antzerkigilea, zinema zuzendaria, aktorea, telebista-ekoizlea, prosalaria eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa drama
detektibe-fizkioa
romance novela Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
IMDb nm0791084

Northwestern Unibertsitatean aldi batez ikasi ondoren, karrera militarra hasi zuen, baina 1941ean bere karguak kendu zizkioten. Garaitsu hartan, Ben Robertsekin lan egin zuen, lehen gidoiak eta Broadwayrako ekoizpenak prestatzen. 1948an gidoi onenaren Oscar Saria eman zioten The Bachelor and the Bobby-Soxer (1947) lanarengatik, eta harrezkero, hainbat gidoi ospetsu idatzi zituen: Easter Parade (1948), Jumbo (1962) eta abar. 1963. urtean telebistan hasi zen, telesailak sortzen, produzitzen eta idazten; Emmy Sarietarako izendatu zizkioten The Patty Duke show (1963-1966, Patty Dukeren showa), I Dream of Jeannie (1967-1970, Jeannirekin amets egiten dut) eta abar. Eta Sheldonena da, orobat, Hart to Hart (Hart Harten kontra) ospetsua ere. Horrela, arrakasta handiko karrera osatu zuen XX. mendearen lehen erdian, batez ere, telebista, zinema eta antzerkirako lanak idatziz. 1970eko hamarraldian, eleberrigintzan hasi zen. The Naked Face (1970, Alderdi gordina) bere lehen eleberriarekin misteriozko eleberri onenaren Edgar Saria irabazi zuen, eta harrezkero, zenbait best-seller idatzi zituen, adibidez, Bloodline (1977, Odol-lerroa) eta Windmill of the Gods (1987, Jainkoen haize-errota), telebistarako sail txiki bihurtu zituenak. Aipagarriak dira, era berean, The Sands of Time (1988, Denboraren hareak), The Doomsday Conspiracy (1991, Azken epaiaren eguneko matxinada), The Stars Shine Down (1992) eta abar. Antzerkian nabarmentzekoak dira The Merry Widow (1943, Alargun alaia), Redhead (1959, Burugorri).

ErreferentziakAldatu