Shropshire Blue cheese
Shropshire gazta urdina Erresuma Batuan egiten den gazta bat da. Lehen aldiz 1970ean egin zuen Nottingamshiren Stilton gazta egiten aditua zen gazta fabrikatzailea zen Andy Williamsonek Invernesseko Castle Stuart esne enpresan. Gazta, hasieran, Invernees shire blue edo Blue Stuart bezala ezagutua izan zen, baina azkenean Shropshire Blue bezala komertzializatua izan zen, bere ospea handitzeko aukeratu zen izena, Shropshire konderriarekin inongo harremanik ez duen arren.
Shropshire Blue cheese | |
---|---|
gazta urdin eta British cheese (en) | |
Materialak | behi-esnea |
Historia | |
Jatorria | Erresuma Batua |
Honen izena du | Shropshire |
Castle Stuart esne enpresa 1980an itxia izan ondoren, gazta Cheshireko Elliot Hulmek eta Harry Hanlinek berpiztu zuten, baina, berriz ere, laster utzi zitzaion gazta hau egiteari. Gaur egun, Leicestershireko Long Clawsonek eta Nottingamshireko Cropwell Bishop eta Colston Bassettek egiten dute.
Shropshire konderrian ere egiten da bi esne enpresa artisautan, Ludlow Food Centre eta Mr Moyden's Handmade Cheese, Newportekoa.
Deskribapena
aldatuShropshire gazta behi esne pasteurizatuz eginiko gazta urdin bat da, eta landare gatzagia erabiltzen du. Duen laranja kolorea atxiotearen gehikuntzaren ondorio da, koloratzaile natural bat dena. Stilton eta Cheshire gazten arteko gurutzaketa bat bezala deskribatua izan da. Penicillium roqueforti lizunak sortzen dizkio bere urdin koloreko orbanak.
Gazta honek marroi-laranja kolore ilun bat du, azal naturala eta 10-12 astetan zehar ontzen da. Bere gantz edukia %34koa da. Stiltonaren antzera egina, zapore gogorreko gazta leun bat da, eta usai apur bat mingotsekoa. Arinki garratza da eta Stiltonak baino zapore gogorragoa duena, baita hau baino krematsuagoa ere.