Mahabharata antzinako sanskritozko testu epikoaren arabera, Shakuntala Menakā apsarasaren alaba zen, gau batez Visua Mitra jakintsua limurtu zuena.

Shakuntala
Raja Ravi Varma, Shakuntala (1901).jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Vishvamitra (en) Itzuli
Ama Menaka (en) Itzuli
Ezkontidea(k) Dushyanta (en) Itzuli
Seme-alabak Bharata (en) Itzuli

ElezaharraAldatu

Ninfak baso batean utzi zuen erditu ondoren, non hegaztiek babestu eta elikatu zuten Kaṇua jakintsuak aurkitu zuen arte, bere ermitara eraman eta bere alaba bailitzan hazi zuena. Han aurkitu zuen Dushianta erregeak ehizaldi batean zehar. Ezkondu egin ziren eta Bharata izan zuten, 12 sarvabhauma edo cakravartinetako (munduko enperadoreak) lehena izan zena.

Dushianta erregea eta Shakuntalaren arteko istripuzko topaketa, euren ezkontza, banaketa, nola erregeak arbuiatu egin zuen behin-behineko oroimen galtze baten ondorioz (madarikazio bategatik) eta ondoren galdu egin zen baina berreskuratua izan zen eraztun bategatik nola ezagutu zuen kontatzen duen istorioa Kali Dasaren Abhigñana Śakuntalā (Shakuntalaren errekonozimendua) drama ospetsuaren gaia da.

EtimologiaAldatu

Shakuntala izena sakuntatik (hegazti harrapari bat) dator.

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.