Shake Hands with the Devil (1959ko filma)

Shake Hands with the Devil (euskaraz Deabruari Bostekoa Eman), 1959ko Michael Anderson estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzitako ekintza eta drama film bat da. James Cagney, Don Murray, Dana Wynter eta Glynis Johns aktoreek antzeztu zuten.

Shake Hands with the Devil (1959ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1959
IzenburuaShake Hands with the Devil
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak, Irlandako Errepublika eta Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoagerra-filma eta film dramatikoa
Iraupena111 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Michael Anderson
Gidoigilea(k)Ivan Goff (en) Itzuli
[[Kategoria:Ivan Goff (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaMichael Anderson
EdizioaGordon Pilkington (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaWilliam Alwyn
Argazki-zuzendariaErwin Hillier (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDublin
Argumentu nagusiaIrlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a

IMDB: tt0053272 Filmaffinity: 252201 Allocine: 32307 Rottentomatoes: m/shake_hands_with_the_devil Allmovie: v44040 TCM: 17762 TV.com: movies/shake-hands-with-the-devil Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1921, Anglo-Irlandar Gerra. Black and Tans indar militar ankerraren soldaduak IRAren aurka borrokatzeko Irlandara iristean aurrez jada aski gupidagabea zen britainiar eta irlandarren gatazka armatuaren areagotzea ekarri du, IRAz gain "matxinoa" izatearen "susmoa" duten irlandar ororen aurkako gehiegikeria egiten baidituzte.

Kerry O'Shea (Don Murray) Dublingo unibertsitate bateko Kirurgia Fakultatean ikasten ari den estatubatuar-irlandar ikasle bat da, bere inguruan bizi den gatazka ikusi eta adiskide matxino ugari izan arren bere burua istiluetatik ahal bezain urruti matentzen saiatzen da. Baina gau batez, bera eta Paddy Nolan (Ray McAnally) irlandar ikaslekidea kalean barna doazela IRAk britainiar soldadu bati lehergailuz burututako segada baten lekuko izango dira, bizirik atera diren soldaduek heurak ikusi eta erasotu dieten IRAkideak direlako ustez tiro egingo diete, bi mutil gazteak ihes egiten saiatuko dira, baina ustekabean Paddy tiroz larriki zaurituko dute. Gainera, soldadu britainiarrek atentatuaren lekuan Kerry O'Shearen izena daraman ikasliburu bat topatuko dute, ordutik aurrera bi gazteak legezkanpokotzat eta "IRAkide" giza joak izango dira.

Kerry nahiz zauritua dagoen Paddyri bizirik jarraitzeko IRAko agintariengana joan eta erakundean izen ematea beste irtenbiderik ez dute izango. Beren harridurarako eta ordurarte jakin ez arren, Sean Lenihan (James Cagney) Kirurgia Fakultateko beren irakaslearekin topo egin eta IRAko goi agintarietako bat dela ohartuko dira.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu