Severino Zuazo
Severino Zuazo Ugalde (Bilbo, 1889ko maiatzaren 19a - 1980ko uztailaren 20a) Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen, aurrelari moduan aritu zena. Secundino Zuazo arkitektoaren anaia izan zen.[1]
Severino Zuazo | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1889ko maiatzaren 19a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | 1980ko uztailaren 20a (91 urte) | ||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Biografia
aldatuSeverino 1908ko abenduaren 6an debuta egin zuen Club Ciclista San Sebastiánen aurkako lagunarteko partida batean. 1911n Errege Kopako jokalaririk nabarmenetariko bat izan zen, bi gol erdietsiz. 1913ko abuztuaren 21ean, San Mames futbol zelaia inauguratu zuen Racing de Irúnen aurkako partida jokatu zuen. Erdialdetik lehen pasea egin zuen lehena ere bazen.[2][3]
1914ko urtarrilaren 18an San Mamesen hat-trick lortu zuen bigarren futbolaria izan zen, Irun Sportingen kontrako Iparraldeko Txapelketaren partida horretan Félix Zubizarretak bost gol egin baitzuen. 1914ko maiatzean Errege Kopa lortzeko ezinbestekoa izan zen, txapelketan bost gol (horietatik bi Bartzelonako Fútbol Club Españaren aurkako finalean) lortu baitzuen.[4]
Hil zenean, Athletic Clubeko bazkiderik zaharrena zen.
Ibilbidea
aldatuKluba | Urtea(k) |
---|---|
Athletic Club | 1908-1914 |
Tituluak
aldatuEskualdeko Txapelketak
aldatuTxapeleketa | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa | Athletic Club | 1914 |
Errege Kopak
aldatuTitulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Errege Kopa | Athletic Club | 1910 |
Errege Kopa | Athletic Club | 1911 |
Errege Kopa | Athletic Club | 1914 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Hemeroteca» ABC: 113. 1973-7-3.
- ↑ (Gaztelaniaz) Athletic Club. Athletic Club VS Racing Irun 21/8/1913. .
- ↑ (Gaztelaniaz) FIFA. Athletic de Bilbao, el Club de los ‘Leones'. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Athletic Club. Athletic Club VS España FC 10/5/1914. .