Seven Nation Army (euskaraz Zazpi Nazioetako Gudarostea) The White Stripes estatubatuar rock alternatibo musika taldearen abesti bat da. 2003ko Elephant diskoan plazaratu zen. Doinu errepikakor eta itsaskorra duen kantua izanik, doinu horrek zabalkunde handia izan du.

Seven Nation Army
The White Stripesen singlea
Egilea(k)The White Stripes
Argitaratze-data2003
IzenburuaSeven Nation Army
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideadisko konpaktu
Honen izena daramaSalbazio-armada
Ezaugarriak
Genero artistikoagarage rock eta rock alternatiboa
Hizkuntzaingelesa
Iraupena3:52 minutu
DiskoetxeaXL Recordings
TonoaSol maior
Deskribapena
Honen parte daElephant (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaJack White
HitzakJack White
Bestelako lanak
MusikagileaJack White
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

Discogs: 98255 Allmusic: mw0000471476 Allmusic: mt0026837342 Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube
The White Stripesen kronologia
Candy Cane Children (en) Itzuli Seven Nation Army I Just Don't Know What to Do with Myself (en) Itzuli

Plagioa aldatu

2018ko Eurovisioneko abesti lehiaketan irabazle suertatu zen abestia, Toy, Netta Barzilai Israelgo ordezkariarena, plagioz akusatua izan zen. Kantu haren doinu erritmikoak antz handia zuen Seven Nation Army-rekin, kritikarik ugarik lehiaketaren garaian ohartarazi zutenez[1]. Eurovision igaro eta hilabete batzuetara, kantuaren egile eta The White Stripes-eko partaide Jack Whitek akordio bat erdietsi zuen Toy kantuaren sortzaileekin. Universal Music disketxeak aurkeztu zuen demanda Whiteren izenean, eta akordioaren detaileak pribatuan gorde ziren arren, logikoena dirudi egile-eskubideetan banaketa bat gertatzea, Whiteren aurreko autoretza aitortzen duena[2].

Futbolean ereserki aldatu

Abesti honek futbol zaletuen artean ospe handia bereganatu izan du, 2006ko Munduko Futbol Txapelketan italiar zaletuek bere egin eta abestu ondoren Italiako futbol selekzio nazionalaren ereserkia bilakatu baitzen[3], izan ere, izenburuak euskaraz "Zazpi Nazioetako Gudarostea" izaki, Italiak urte hartako Munduko Txapelketa irabazi ahal izateko zazpi herrialdeetako futbol selekzioak garaitu eta kaleratu behar izan baizituen, izan ere abestiaren hitzak kirol abagune hartarako ezinegokiagoak ziren:

« I'm going to fight them off

A seven nation army couldn't hold me back
They're going to rip it off
Taking their time right behind my back


Haietatik askatzera noa
Zazpi nazioetako gudarosteak ez nau atzera botako
Ni botarazten saiatuko dira
Nire atzetik behar duten adina denbora hartuz

»

Kondairaren arabera, abestia 2003an Milango taberna batetako italiar zaletuak AC Milan taldearen garaipen baten ondoren abesten hasi omen ziren[3], hortik jada berehalakoan italiar zaletu guztiak abestera iragan zirelarik, finalean jatorrizko hitzak esaldi honengatik aldatuz: «Siamo campioni del mondo» ("Munduko txapeldunak gara").

Ordutik aurrera, herrialde guztietako zaletuen ereserkia edo animatzeko abesti errepikakorra bilakatu da, UEFA Euro 2008, 2010eko Munduko Futbol Txapelketa, UEFA Euro 2012 eta 2014ko Munduko Futbol Txapelketan entzun izan delarik.

Abestiaren jatorrizko herrialdea den AEBetan ere amerikar futbol partiduetako zaletuek abestu ohi dute.

Futboletik politikara: Que te vote Txapote aldatu

2023ko Espainiako hauteskunde orokorretan, eskuineko alderdien lelo baten musika bilakatu zen abestiaren sintonia: Que te vote Txapote,[4] PSOEri eta Pedro Sanchez hautagai eta gobernuburuari zuzendutako kritika izan zen, ustez EH Bildurekin bat egin zuelako aurreko legealdian PSOEk, eta Bildu lotzen dutelako ETArekin, zeinaren kide izana den Javier Garcia Gaztelu, Txapote. Leloaren erabilpena kritikatu zuten ETAren biktimen zenbait elkartek, hala nola Covitek edo Fernando Buesa Fundazioak, baina beste batzuek kritika legitimotzat jo zuten, hala nola Marimar Blancok.[5]

Erreferrentziak aldatu

  1. Eurovision Song Contest. (2018-03-11). Netta - TOY - Israel - Official Music Video - Eurovision 2018. (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  2. (Ingelesez) Chajut, Aya. (2019-02-07). «Jack White to Receive Writing Credit After Plagiarism in Netta Barzilai’s Eurovision Winner ‘Toy’» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  3. a b Seven Nation Army, 2012ko Europako Futbol Txapelketako golak ospatu ohi diren abesti futbolzaleena. Noticia.lainformacion.com (Gaztelaniaz)
  4. (Gaztelaniaz) Bardaji, Jordi. (2023-07-26). «Forbes borra su post relacionando a Jack White con "Que te vote Txapote"» jenesaispop.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  5. (Gaztelaniaz) «El lema 'que te vote Txapote' divide a las víctimas del terrorismo» www.antena3.com 2023-07-12 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).

Kanpo estekak aldatu