Que te vote Txapote 2023ko Espainiako hauteskunde orokorretan, eskuineko alderdien lelo ez-ofizial moduko bat bilakatu zen. PSOEri eta Pedro Sanchez hautagai eta gobernuburuari zuzendutako kritika izan zen, ustez EH Bildurekin bat egin zuelako aurreko legealdian PSOEk, eta Bildu lotzen dutelako ETArekin, zeinaren kide izana den Javier Garcia Gaztelu, Txapote. Leloaren erabilpena kritikatu zuten ETAren biktimen zenbait elkartek, hala nola Covitek edo Fernando Buesa Fundazioak, baina beste batzuek kritika legitimotzat jo zuten, hala nola Marimar Blancok.[1]

Idatziz elastikoetan-eta zabaltzeaz gain, ahotsez ere zabaldu zen, The White Stripes taldearen 2003ko Seven Nation Army abestiaren leloarekin lotuta (aurretiaz futbol munduan zabaldutako lelo bat).[2] Sintonia eta lelo hau 2023koa San Fermin jaietan zabaldu ziren adibidez.[3]

Espainiako hauteskunde hori igaron ondoren ere, leloa eskuineko kantu tipiko gisa geratu zelako zantzuak agertu ziren. Esate baterako, 2023ko abuztuan Lisboan egindako Gazteen Mundu Jardunaldira (topaketa katoliko bat) Espainiatik joandako gazteen artean kantatu ohi zutela agertu zen hedabideetan.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El lema 'que te vote Txapote' divide a las víctimas del terrorismo» www.antena3.com 2023-07-12 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  2. (Gaztelaniaz) Bardaji, Jordi. (2023-07-26). «Forbes borra su post relacionando a Jack White con "Que te vote Txapote"» jenesaispop.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  3. (Ingelesez) Gómez, Marcos. (2023-07-08). «"¡Que te vote Txapote!" se hace viral en los 'sanfermines'» www.esdiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  4. «Jóvenes cristianos corean "Que te vote Txapote" en la JMJ de Lisboa - Público TV» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).

Kanpo estekak aldatu