Mediku

lizentziarekin medikuntza praktikatzen duen profesionala
Sendagile» orritik birbideratua)

Medikua medikuntza praktikatzen duen osagilea da.

Francisco de Goya margolariaren autoerretratua Arrieta doktorearekin

Izendapena

aldatu

Historikoki, beste sinonimo batzuk erabili izan dira euskaraz medikuak izendatzeko: sendagile, osagile, doktore, osalari edo sendakin.

Lanbidearen ezaugarriak

aldatu

Medikuen funtsezko zeregina gaixotasunen diagnostikoa lortzea eta horren araberako tratamendua ematea da, bai eta eritasunen prebentzioa lantzea ere.

Diagnostikora iristeko, sendagileak dituen oinarrizko tresnak haren burua eta fonendoskopioa dira. Buruarekin, anamnesia eratuko du lehenik eta behin, historia klinikoaren zati subjektiboa alegia, sintomak erregistratzeko bidea. Gaixotasunen zeinuen bila, aldiz, miaketa fisikoa praktikatuko dio pazienteari, zati objektiboa burutuz. Gaur egun, proba osagarriak ere egin behar dituzte medikuek kasu gehienetan, diagnosia lortzeko edo zehazteko, proba hauek are objetikboagoak izanda.

Tradizionalki, osagileek "Zin Hipokratikoa" egiten dute, jardueraren etika erakusteko.

Espezialistak

aldatu

Espezialitate medikoen arabera, sailkatu eta definituko ditugu medikuak:

Alergologoak | Barne medikuak | Endokrinologoak | Erradiologoak | Errehabilitadoreak | Erreumatologoak | Famili medikuak | Hematologoak | Kardiologoak | Kirol medikuak | Zirujau orokorrak | Zirujau plastikoak | Mediku intentsiboak | Nefrologoak | Neumologoak | Neurologoak | Oftalmologoak | Otorrinolaringologoak |Pediatrak | Psikiatrak | Traumatologoak | Urologoak

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu