Semeno Gartzeitz

Semeno Gartzeitz[1] edo Ximeno Gartzeitz[2]latinez: Scemeno Garseanis— (?-931ko maiatzaren 29a) Iruñeko infante eta erregeordea (925 - 931) izan zen.

Semeno Gartzeitz
Iruñeko erregea

925 - 931ko maiatzaren 29a
Antso I.a Gartzeitz - Gartzia II.a Santxitz
Bizitza
Jaiotza882
Talde etnikoaeuskalduna
Heriotza931ko maiatzaren 29a (48/49 urte)
Familia
AitaGartzia Semenoitz
AmaDadildis Pallarskoa
Ezkontidea(k)Antsa Aznaritz
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakagintaria

BiografiaAldatu

Nafarroaren kontrako 924ko Abd ar Rahmanen espedizioaren kronikan aipatzen da su eman ziotela nafar erregearen jaioterriari: Bizkaia. Bizkaia Zangozatik Ezporogiraino luzatzen den eskualde bati deitzen zaio egun, Oibar ere tartean.

Semeno leinuarena, Gartzia Semenoitz eta Dadildis Pallarskoa zituen gurasoak. Antso I.a Gartzeitz bere anaia hil zenean, seme bakarra utzi zuen, adingabea.

927an Banu Qasi laguntzeko armada bat eraman zuen hegoalderantz eta Abd ar-Rahman III.a atzera egitera borrokatu gabe bultzatu zuen.

Horrexegatik, erregeorde edo errege-kide izan zen Gartzia I.a Santxitzen lehendabiziko urteetan, 931ko maiatzaren 29a.

Ezkontza eta seme-alabakAldatu

Orti I.a Gartzeitz erregearen iloba eta Tota Nafarroakoa erreginaren ahizpa zen Antsa Azearitz ezkondu eta lau seme-alabak izan zituzten:


ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu