Javier Velaza
Javier Velaza Frías (Castejón, 1963)[1] nafar filologo eta poeta da. 1990ean Filologia Klasikoan doktoratu zen eta 1991n Bartzelonako Unibertsitatera joan zen. 2017tik Bartzelonako Unibertsitateko Latinezko Filologiako katedraduna eta Filologia Fakultateko dekanoa da.
Javier Velaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Castejón, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologo klasikoa, unibertsitateko irakaslea eta poeta |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Erromatar epigrafian, hizkuntza paleohispanikoetan, idazkera paleohispaniarretan, literatura klasikoan eta testuen transmisioan aditua da, besteak beste. Bere ikerketa-ildo nagusiak hauek dira: latinezko epigrafia, Iberiar Penintsulako erromatarren aurreko hizkuntzak, literatura erromatarra eta testu-kritika.
Nazioarteko hainbat batzorde eta kontseilu zientifikotako kide da. 2003an, Kataluniako Generalitatearen ikerketa-saria jaso zuen, eta, 2014az geroztik, Alemaniako Institutu Arkeologikoko kide da[2].
Poeta gisa, sei poema-liburu idatzi ditu, nazioarteko hainbat sari jaso ditu eta hainbat antologiatan agertzen da.
Javier Velaza eta aitzineuskararen signarioa
aldatuEpigrafista bezala, eta idazkera paleohispanikoetan duen eskarmentua dela eta, Irulegiko eskua ikertu du Joakin Gorrotxategirekin batera. Aurretik, 2009an, Ebro erdiko inguruko hainbat txanpon-etxeren zeinuen berezitasunari buruz ikerketa bat argitaratu zuen eta zeinu berezi horiek baskoiek erabil zezaketen hizkuntzarekin lotu zuen[3].
Argitalpenak
aldatuLiburu hauen egilea da, besteak beste:
- 1991. Léxico de Ibérico (1976-1989), Bartzelona.
- 1996. Epigrafía y lengua ibérico, Madril.
- 1998. Mayer, Marc; Velaza Frías, Javier eta Miró i Vinaixa, Mònica : Litterae in titules, titule in litteris, Bartzelona.
- 2001. Itur in antiquam: Un Estudio Sobre La Tradición Antigua del Texto de Virgilio. Studien Zur Klassischen Philologie, Bd. 123. Frankfur am Main [etc.] : Peter Lang, 2001. Bartzelona.
- 2007. La historia del texto de Terencio en la Antigüedad, Aurea Saecula. Bartzelona.
- 2019. Sinner, A. G.; Velaza, J. Palaeohispanic Languages and Epigraphies. Oxford University Press . ISBN: 9780198790822 .
- 2019. Moncunill, N.; Velaza, J. Lexicon der iberischen Inschriften - Léxico de inscripciones ibéricas. Dr. Ludwig Reichert Verlag . ISBN: 978-3-95490-291-0 .
- 2017. Velaza, J. 2019. Insularity, identity and epigraphy in the Roman world. Cambridge Scholars Press . ISBN: 978-1-4438-4704-9 .
- 2017. Velaza, J. (ed.) Antologia de la literatura llatina. Publicacions i Edicions UB . ISBN: 978-84-475-4090-7 .
- 2022. Historia Augusta . Editorial Cátedra . ISBN: 978-84-376-4447-9 .
Berrehun artikulutik gora dauzka eta LITTERA ikerketa-talde finkatuko ikertzaile nagusia da. Gehienbat Iberiera ikertu badu ere, euskal-akitaniera eta baskoien epigrafia ikertu ditu ere:
- Velaza, Javier (1995): «Epigrafía y dominios lingüísticos en territorio de los vascones», Roma y el nacimiento de la cultura epigráfica en occidente, 209-218 or.
- “1.3. Epigrafía romana”. In: R. Jimeno (zuz.) (2019), Notitia Vasconiae. Diccionario de historiadores, juristas y pensadores políticos de Vasconia. I. liburukia. Antigüedad, Edad Media y Moderna, Madril – Bartzelona– Buenos Aires – Sao Paulo. 99-105 or.
- "Francisco Beltrán Lloris, Javier Velaza Frías. "De etnias y monedas: las "cecas vasconas", una revisión crítica". Hemen: Javier Andreu Pintadok (koord.)., (2009), Los vascones de las fuentes antiguas: en torno a una etnia de la antigüedad peninsular. ISBN: 978-84-475-3390-9, 99-126 or.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Belasko, Mikel. (1996). «Javier Velaza Frías. Epigrafía y lengua ibéricas» Cuadernos de Historia. (Madril: Arco Libros. 70 orr.).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jesús Javier Velaza Frías» Fundación BBVA (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Lloris, Francisco Beltrán; Frías, Javier Velaza. (2009). «De etnias y monedas: las "cecas vasconas", una revisión crítica» Los vascones de las fuentes antiguas: en torno a una etnia de la antigüedad peninsular (Universitat de Barcelona): 99–126. ISBN 978-84-475-3390-9. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).