Selale, ( amhareraz: ሸዋፈረስ/shewa feresi ), Etiopiako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik selale arraza ponien sailkapen taldean sartzen da. Arraza Etiopiako ekialdego goi-ordokietan hedatzen da bereziki.

Selale
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Etiopia

Arrazaren historia

aldatu

Arraza zaharragoa izanik, bere karakterizazioa nahiko berria da, 2012. urtekoa hain zuzen. Arraza hau “Oromo zaldia” izenez ere ezagutzen da nahiz eta honek abisiniako poniarekin nahasketa ekarri. Izena arraza ugaltzen duen Etiopiako Oromo etniatik dator.

Ikertzaile talde batek Shewa eskualdeko arraza honetako 60 zaldi eta 43 behorrekin egindako karakterizazio-azterketa egin zuen, eta ondoren, 2012an, Cambridgeko Unibertsitateak argitaratu zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Kefena, E.. (2012). «Morphological diversities and ecozonesof Ethiopian horse populations» Animal Genetic Resources (Food and Agriculture Organization of the United Nations) 50: 1-12..


Kanpo estekak

aldatu