Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko. Gerra-kriminalak auzitan
Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko. Gerra-kriminalak auzitan (kroazieraz: Oni ne bi ni mrava zgazili) 2003an (ingelesezko edizioa 2004an) Slavenka Drakulićek (1949) plazaratu zuen ez-fikziozko liburua da, historiari buruzko saiakera. Euskarazko bertsioa 2021ean atera zen, Amaia Apalauza Ollok itzulita.
Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko. Gerra-kriminalak auzitan | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Slavenka Drakulić |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | They Would Never Hurt a Fly |
Ekoizpen lekua | Suedia |
Argitaletxea | Little, Brown and Company |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ez-fikzioa eta history book (en) ![]() |
Hizkuntza | ingelesa |
Edukia
aldatuJugoslaviako Errepublika Federal Sozialista ohia zatikatzeko bidean jarri zela gatazka bortitza sortu zen federazioaren herri desberdinen artean. Lan hau gatazka hartako gerra-kriminalei buruzko liburua da. Nor ziren? Jende arrunta ala munstroak? Zerk bultzatuta ekiten dio batek herrikideak akabatzeari? Hannah Arendtek egin bezala, «gaizkiaren hutsaltasuna» aztertzen du Slavenka Drakulic-ek (Rijeka, 1949) Balkanetako terrorean aztarrika egitean. Hagako epaiketetako lekukotza zirraragarrien bidez eta hainbat iturritan oinarrituz, idazle kroaziarrak heriotza, bortxaketa, tortura eta beste hainbat krimenez akusatutakoei ahotsa eta gorputza jartzen die, argitasun asaldagarriz.[1]
Agertzen diren pertsonak
aldatu- Rahim Ademi
- Milan Čanić
- Dražen Erdemović
- Stjepan Grandić
- Goran Jelisić
- Radovan Karadžić
- Radomir Kovač
- Radislav Krstić
- Dragoljub Kunarac
- Milan Levar
- Mirjana Marković
- Slobodan Milošević
- Ratko Mladić
- Mirko Norac
- Dragan Obrenović
- Tihomir Orešković
- Biljana Plavšić
- Ivica Rožić
- Zoran Vuković