Sebastian Castellion (frantsesez: Sébastien Châteillon; Saint-Martin-du-Frêne, Bugey, Frantzia, 1515Basilea, Suitza, 1563ko abenduaren 29a) humanista eta teologo protestantea izan zen. Kalbinok Genevako eskolako zuzendari-kargua eman bazion ere, utzi egin behar izan zuen, bien arteko teologia-desadostasunak zirela eta. Basileara jo zuen eta hango unibertsitateko irakasle izan zen. 1554. urtean De haereticis, tolerantziaren aldeko tratatua idatzi zuen, Martin Bellus ezizenaz.

Sebastian Castellion

Bizitza
JaiotzaSaint-Martin-du-Frêne, 1515
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBasilea1563ko abenduaren 29a (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
frantses ertaina
Jarduerak
Jarduerakteologoa, itzultzailea eta Bibliaren itzultzailea
Enplegatzailea(k)Basileako Unibertsitatea
Izengoitia(k)Martin Bellie, Martinus Bellius, Joannes Theophilus eta Basile Montfort
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.