Ireki menu nagusia
Sečovlje gatzagak.

Sečovlje gatzagak (eslovenieraz: Sečoveljske soline) Esloveniako gatzaga handiena da, eta Mediterraneo itsasoaren inguruan iparralderen dagoen gatzaga ere bai.

GeografiaAldatu

Adriatikoaren itsasertzean dago, Piran udalerri barnean. Dragonja ibaia itsasoratzen den inguruan 650 hektareatako eremua hartzen du.

HistoriaAldatu

XIII mendean hasi zen gatzaren ekoizpena Gatza lurrunketa bidez ekoizten da, era tradizionalean. Era berean hezegune garrantzitsua da migraziotan ari diren hegaztientzako. Honen ondorioz Sečovlje gatzagen Paisaia Parkea eratu da eta 1993an Ramsarko hitzarmenean sartu zuten. Natura 2000 sare ekologikoan ere sarturik dago.

Flora eta faunaAldatu

Landaretza halofitoa da nagusi, gatz kontzentrazio altutara moldaturikoa, esate baterako: Salicornia europea, Arthrochnemum fruticosum, Halimione portulacoides, Limonium angustifolium, Artemisia caerulescens, Suaeda maritima eta Limbarda crithmoides.

280 hegazti espezie aurkitu dira Sečovlje gatzagetan, ezagunenak lertxuntxo txikia eta kaio hankahoria.

Aipatzekoa da era berean gatzagetan bizi den Artemia salina krustazeo txikia.

IruditegiaAldatu