Sauko urtegia, Kataluniako Osona eta Selva eskualdeetan dagoen urtegi bat da, Ter ibaian. Bartzelona probintziako Vilanova de Sau udalerriaren lursailetan dago, Les Guilleries mendilerroan. Vilanova de Sau, les Masies de Roda, Tavertet eta Santa Maria de Corcó udalerrien lursailetan hedatzen da.

Sauko urtegia.

17 kilometro luze eta 3 kilometro zabalera, eta gehienezko 151,3 hm³-ko edukiera ditu. Ur kirol jardueren kokalekua ere bada.

Susquedako urtegia eta Pasteralgo urtegiarekin batera, Bartzelona probintziako Osona eta Girona probintziako Selva eskualdeak elkarlotzen dituzten hiru urtegien multzoa osatzen dute.

1962an inauguratu zen, Sant Romà herria urperatuz. Gaur egun, XI. mendeko eliza erromanikoaren kanpandorrea ur maila baxuarekin begi bistara agerian agertzen da.


Kanpo estekak

aldatu
41°58′4.28″N 2°24′46.32″E / 41.9678556°N 2.4128667°E / 41.9678556; 2.4128667