Susquedako urtegia, Kataluniako La Selva eskualdean dagoen urtegi bat da, Ter ibaian. Urtegiaren horma Girona probintziako Osor udalerriaren lursailetan dago, eta urtegia bera Susqueda eta Sant Hilari Sacalm udalerrien lursailetan hedatzen da, zati txiki bat Osor udalerriaren lursailetan kokatuz. Neurri ertaina eta erdi mailako ur mineralizatuez osatutako urtegia da.

Susquedako urtegia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaGironako probintzia
Ur-masaTer basin (en) Itzuli
Koordenatuak41°59′N 2°32′E / 41.98°N 2.53°E / 41.98; 2.53
Map
Altitudea351 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Azalera466 ha

1968an eraiki zen. Bere ur maila garaiena 357 metrotan dago eta baxuena berriz 252 metrotan.

Urtegiaren inguru guztiak flora eta fauna aldetik interesekoa da. Urtegian arraunketan eta belaontziekin edo 3 korapilo baina abiadura txikiagoko motordun ontziekin nabigatu daiteke.

Kanpo estekak aldatu