Saturnoren jaiak

Saturnalak» orritik birbideratua)

Saturnalia (latinez) edo Saturnoren jaiak Antzinako Erromako festa garrantzitsuak ziren. Festak Erromako Foroko Saturnoren tenpluan hasten ziren eta haien bitarteaz otoruntza publiko handi batera opariak trukatzen ziren. Modu batez deskribatzeko inauterien eta Gabonen arteko nahasketa ziren. Giro hartan jendartearen arauak desagertzen ziren.[1] Eliza Kristauak arazo handiak izan zituen festa horiez desager arazteko eta, azkenik, beste batzuez ordezkatu zituen, bereziki Eguberriaz [2]

"Saturnalia", Antoine-François Callet egilearen margolana.

Festen esanahiaAldatu

Bi ziren Saturnalia ospatzeko bi arrazoi zeuden:

  • Nekazaritzaren jainkoa zen Saturnori omenaldia egitea.
  • Jeneral garaile baten aldeko ospakizuna.

OspakizunakAldatu

Lehendabiziko Saturnoko festak abenduaren 17tik 23ra ospatzen ziren. Urteko garai iluna denez, kandelak eta lastargiak pizten ziren. Etxeak, bestetik, landareez apaintzen ziren. Ziur aski, jatorriz, nekazaritza lanen amaiera ospatzen ziren festa hauekin, egin beharrekoak gutxitzen zirenean.[3] Zazpi egunenak festak kaleak hartzen zituen eta jende guztiak, esklabuak barne, ospakizunetan murgiltzen ziren. Festen lehenengo erreferentzia ofiziala K. a. III. mendekoa da.

 
Saturnalian jendartearen arteko arauak ahultzen ziren.

ErreferentziakAldatu

  1. Miller, John F. (2010). The Oxford Encyclopedia of Ancient Greece and Rome. Oxford University Press. 172.or.
  2. http://www.kindsein.com/es/15/tradiciones/362/
  3. Navarro Antolín, Fernando (2010) Saturnales, Macrobio. Gredos argitaletxea. 9.or.

Ikus, baita ereAldatu

Kanpo estekakAldatu