Italiaren banaketa administratiboa
Italiako banaketa administratiboa 20 eskualdez osatua dago (italieraz: regioni). Haietako bostek (* marka daukatenek) autonomia estatusa daukate. Hori dela eta, bere eskualdeko auzien gaineko legeak egiteko eskubidea dute.
Eskualde guztiak Aostako Harana izan ezik probintzietan daude banandurik.
Salva Italia dekretuaAldatu
Krisialdi ekonomikoa dela eta 2012an Italiako Gobernuak Salva Italia izeneko dekretua kaleratu zuen, Italiako probintzia kopurua gutxitu[1] eta Erroma, Turin, Milan, Venezia, Genoa, Bolonia, Napoles eta Reggio Calabria inguruko herriak batu eta biztanle gehiagoko hiriak sortzeko.
Neurri hauek 2013 eta 2014 urteen artean sartuko dira indarrean.
Italiako eskualdeakAldatu
Eskualdea | Hiriburua | Ikurra | Italierazko izena |
1. Abruzzo | L'Aquila | ABR | Abruzzo |
2. Aostako Harana* | Aosta | VAO | Valle d’Aosta |
3. Apulia | Bari | PUG | Puglia |
4. Basilicata | Potenza | BAS | Basilicata |
5. Calabria | Catanzaro | CAL | Calabria |
6. Campania | Napoli | CAM | Campania |
7. Emilia-Romagna | Bologna | EMR | Emilia-Romagna |
8. Friuli-Venezia Giulia* | Trieste | FVG | Friuli-Venezia Giulia |
9. Lazio | Erroma | LAZ | Lazio |
10. Liguria | Genoa | LIG | Liguria |
11. Lombardia | Milan | LOM | Lombardia |
12. Markak | Ancona | MAR | Marche |
13. Molise | Campobasso | MOL | Molise |
14. Piemonte | Turin | PMN | Piemonte |
15. Sardinia* | Cagliari | SAR | Sardegna |
16. Sizilia* | Palermo | SIC | Sicilia |
17. Trentino-Adige Garaia* | Trento | TAA | Trentino-Alto Adige |
18. Toskana | Florentzia | TOS | Toscana |
19. Umbria | Perugia | UMB | Umbria |
20. Veneto | Venezia | VEN | Veneto |
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ https://web.archive.org/web/20150924023446/http://www.governo.it/Governo/ConsiglioMinistri/dettaglio.asp?d=69636 Italiako gobernuaren webgunea.