Sarvadaman Chowla (Londres, Erresuma Batua, 1907ko urriaren 22a - Laramie, Wyoming, AEB, 1995eko abenduaren 10a) indiar matematikaria izan zen.

Sarvadaman Chowla
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakसर्वदमन चावला
JaiotzaLondres1907ko urriaren 22a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaLaramie1995eko abenduaren 10a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGovernment College University (en) Itzuli 1928)
Trinity College
(1929 - 1931)
TesiaContributions To The Analytic Theory Of Numbers (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJohn Edensor Littlewood
Doktorego ikaslea(k)John Friedlander
Sanford L. Segal (en) Itzuli
Walter E. Mientka (en) Itzuli
Arunkumar Madhusudan Vaidya (en) Itzuli
Faqir Chand Auluck (en) Itzuli
Judith Q. Longyear (en) Itzuli
James Henry Jordan (en) Itzuli
James Earl Householder (en) Itzuli
Frank Benevides Correia (en) Itzuli
Marguerite Elizabeth Dunton (en) Itzuli
Abdul-Aziz Kasim Nafoosi (en) Itzuli
Paromita Chowla (en) Itzuli
Hugh Maxwell Wallace Edgar (en) Itzuli
Herbert Walum (en) Itzuli
Ronald Gale Bierstedt (en) Itzuli
Robert Arnold Smith (en) Itzuli
James Gerald Huard (en) Itzuli
Philip A. Leonard (en) Itzuli
Sahib Singh (en) Itzuli
Stephen I. Gendler (en) Itzuli
Kandiah Thanigasalam (en) Itzuli
Paul Hartung (en) Itzuli
Mary Jane Cowles (en) Itzuli
Morris Jack DeLeon (en) Itzuli
Gerald A... Bottorff (en) Itzuli
Hizkuntzakhindia
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)St. Stephen's College (en) Itzuli  (1931 -  1932)
Banaras Hindu University (en) Itzuli  (1932 -  1932)
Andhra University (en) Itzuli  (1932 -  1936)
Government College University (en) Itzuli  (1936 -  1947)
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua  (1947 -  1949)
University of Kansas (en) Itzuli  (1949 -  1952)
University of Colorado (en) Itzuli  (1952 -  1963)
Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea  (1963 -  1976)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Londresen jaio bazen ere, Indian igaro zuen haurtzaroa. 21 urte zituela graduatu zen Lahoreko Government Collegen. Doktorego-ikasketak Ingalaterran, Cambridgeko Unibertsitatean, egin zituen, Littlewooden zuzendaritzapean, eta 1931n bukatu zuen.

Indiara itzuli zenean hainbat unibertsitatetan aritu zen matematika-eskolak ematen: Delhiko St Stephen's Collegen, Benaresko Indiar Unibertsitatean, Waltairko Andhra Unibertsitatean eta Lahoreko Punjab Unibertsitateko Gobernu Eskolan. Indiaren independentzia zela eta, Estatu Batuetara joatea erabaki zuen; han Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutuko irakasle bisitari izan zen, Kansasko Lawrence Unibertsitatean irakasle hautatu zuten arte (1949). Hiru urte geroago, Boulderko Coloradoko Unibertsitatera joan zen, eta han aritu zen 1963 arte. Urte hartan, Pennsylvania Estatuko Unibertsitateko irakasle-ikertzaile postua eskaini zioten, eta 1976 arte aritu zen bertan.

Chowlak ekarpen ugari egin zituen zenbaki-teoriaren eta konbinatoriaren arloan; 1925-1986 bitartean 350 bat artikulu idatzi zituen. Horietan zenbaki-teoria, analisia, zenbaki analitikoen teoria, forma bitar koadratikoak eta klase-zenbakiak, konbinatoria, ekuazio diofantikoak eta hurbilketa diofantikoak eta oinarrizko zenbakien teoria landu zituen. Bestalde, hainbat matematikarirekin batera lan egin zuen, besteak beste Apostol, Artin, Brauer, Davenport, Erdös, Marshall Hall, Hasse, Herstein, Mordell, Pillai, Rao, Selberg, Shimura, Skolem, Todd, Walfisz eta Zassenhaus. Hortaz, Chowlaren zenbait teorema garrantzitsuk haien izenak dituzte; aipagarriak dira Bruck-Chowla-Ryser teorema (1950), Ankeny-Artin-Chowla teorema (1952), Chowla-Mordell teorema (1962) eta Chowla-Selberg formula.

Gainera, Wolstenholmeren teorema ere orokortu zuen, eta Bernoulliren zenbakietan ere ekarpenak egin zituen. Lan horiek zirela-eta, ohore asko jaso zituen; hala, Padma Bhushan saria jaso zuen Indiako Zientzietako Akademia Nazionalaren eskutik (Indian National Science Academy) eta Norvegiako Zientzia eta Letretako Errege Elkarteko kide ere hautatu zuten.

Erreferentziak

aldatu