Sarek Parke Nazionala
Sarek Parke Nazionala (suedieraz: Sarek nationalpark), Suedia iparraldeko parke nazional bat da, Jokkmokk udalerrian dagoena, Norrbottengo konderrian. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Laponiako eskualdearen barnean dago.
Sarek Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Parke nazional |
Azalera | 198.465,57 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 67°17′18″N 17°40′09″E / 67.2883°N 17.6691°E |
Honen parte da | Laponiako eskualdea |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Norrbottengo konderria |
Suediako udalerria | Jokkmokk udalerria |
Geografia
aldatuSuediako Parke Nazionalen artean bigarren handiena da, 1.970 km²-ko azalera baitu. Padjelanta Parke Nazionalaren eta Stora Sjöfallet Parke Nazionalaren artean kokaturik dago. Ingurune malkartsua da, izan ere Suedian dauden 2.000 metrotik gorako 13 mendien artean sei Parkearen barnean daude, hauen artean aipagarriena herrialdeko bigarren garaiena den Sarektjåkkå (2.089m).
Hiru paisaia eremu bereizten dira Parkean: Haran zabalak, mendi handiak eta goi-ordokiak. Haran handiena Rapa harana da, 40 km² hartzen dituena. Sarektjåkkå mendiaren glaziarren urtzeak sortzen duen Rapa ibaia (Rapaätno) da Parkeko ibai luzeena eta Laitaure aintzirara isurtzen ditu urak.
Iruditegia
aldatu-
Sarektjåkkå mendia.
-
Mikka glaziarra, Sarektjåkkå mendian.
-
Rapa harana.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)(Suedieraz) Parkearen webgune ofiziala
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page