Stora Sjöfallet Parke Nazionala
Stora Sjöfallet Parke Nazionala (suedieraz: Stora Sjöfallet nationalpark), Suedia iparraldeko parke nazional bat da, Gällivare eta Jokkmokk udalerrien artean dagoena, Norrbottengo konderrian. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Laponiako eskualdearen barnean dago.
Stora Sjöfallet Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Parke nazional |
Azalera | 127.993,32 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 67°34′01″N 17°59′37″E / 67.5669°N 17.9936°E |
Honen parte da | Laponiako eskualdea Natura 2000 |
Kokapena | Norrbottengo konderria |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Norrbottengo konderria |
Suediako udalerria | Gällivare udalerria |
Geografia
aldatuSuediako hirugarren Parke Nazional handiena da. Zirkulu polar artikoaren gainetik 20 kilometrotara kokaturik dago, Lule ibaiaren laku sistemak hartzen dituelarik. Norvegiarekin muga ere egiten du.
Áhkká mendiaren (2.015m) oinean kokaturik dago Parkea. Mendiari "Laponiako erregina" edo "Nils Holgersson-en mendia" ezizenak eman zaizkio. Glaziarra badu baina negutegi efektuaren ondorioz urtero 10 metro txikitzen da.
Flora
aldatuLurzoru gutxiko eremua izanik landaretza baxua aurkitzen da, bai eta liken ugari ere. 200 landare espezie inguru deskribatu dira parkean.
Hegaztien 125 espezie agertzen dira.
Iruditegia
aldatu-
Áhkká mendia.
-
Akkajaure aintzira.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)(Suedieraz) Parkearen webgune ofiziala
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page