Sare usaintsua (Cortinarius suaveolens) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jaten. Galzorian dagoen espeziea.

Sare usaintsua
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius suaveolens

Sinonimoa: Phlegmacium suaveolens.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Lehenengo subglobosoa, gero lau-ganbila eta amaieran zabaldu egiten da; lila kolorekoa, malba kolorekoa edo purpura kolorekoa, okre-laranja kolorekoa erdian. Azal likatsua, bereizgarria, mehea eta zaila; distiratsua eguraldi lehorrarekin.

Orriak: Meheak eta estu, itsatsiak edo pixka bat dekurrenteak, hasieran lila kolorekoak, amaieran marroi-purpura kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Hasieran laburra, gero luzanga, 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, betea, fibrilosoa eta marratua luzetara, lila zurbil kolorekoa, zahartzean okre antzekoa bihurtzen da. Erraboila alboan eta oinarri biribilduarekin, zuria. Lila zurbil koloreko gortina.

Haragia: Lodia, irmoa, zurixka, lila azalaren azpian eta oina ebakitzean, zertxobait okre-antzekoa oinaren goialdean. Usain sendo eta iraunkorra, atsegina, laranjondoen lore usaina.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Suaveolens epitetoa latinetik dator, usain gozoa edo lurrindua esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius dibaphus delakoarekin nahas daiteke, baina Cortinarius suaveolens espezieak duen laranja-lore usain atseginak, berehala zehazteko aukera ematen du.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, hostozabalen azpian.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 649 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 214 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu