Sara Doke

Belgikar kazetaria, itzultzaile eta eleberrigilea

Sara Doke (Frantzia, 1968ko abenduaren 5a) kazetaria, itzultzailea eta zientzia fikziozko eta fantasiazko idazlea da. Belgikar nazionalitatea izan zuen.

Sara Doke

Bizitza
JaiotzaFrantzia, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, itzultzailea eta zientzia-fikzio idazlea

Biografia aldatu

Micheline Doke plastizista eta emakume artisten kausaren aldeko ekintzailea izan zuen ama..

Kazetaria ikasketaz[1], Sara Doke editore digitala ere bada, eta Imaginarioarekin[2][3] lotura duten kultura-ekitaldiak antolatzen ditu; besteak beste, 2003an, Frantziako zientzia-fikziozko konbentzio nazionala antolatu zuen Flemallen, eta Imaginario jaialdia antolatzen parte hartu zuen Bruselan, 1999tik 2002ra Liburuaren Etxean. Julia-Verlanger Sariaren epaimahaiko lehendakaria da, urtero Nantesko[4] Utopiales Jaialdian ematen dena.[5]

Mundu osoan argitaratzen diren fantasiazko komikien eta eleberri anglosaxoien itzultzailea da.[6][7] 2013ko Grand prix de l'Imaginaire lortu zuen, Paolo Bacigalupiren La Fille automate liburuaren itzulpenagatik.

Zientzia-fikzio feminista aldatu

Sara Dokeren aburuz, zientzia-fikzio feministako nobela nabarmenenak Ann Leckieren La justice de l’Ancillaire, Becky Chambersen L’espace d’un an. Joëlle Wintreberti ere goratzen du, haren ustez, hura gabe “Frantziako zientzia-fikzioa idazten duten emakume gutxi egongo lirateke”. Dokek dio Les olympiades truquées, Le créateur chimérique eta Les Amazones de Bohême liburuek markatu dutela.[8]

2015ean, Techno faérie zientzia-fikzio feministako lehen eleberria argitaratu zuen Les Moutons électriques argitaletxearekin.[9] Dokumentu eta irudi ugariren bidez, autoreak iruditeria kolektiboaren 88 maitagarri nagusien erretratua orrazten du gizarte teknologikoan integratuz. Bigarren liburuan, L’autre moitié du ciel (2019), irudimeneko beltzaran bat aipatzen du.[10][8]

2020an, Sylvie Denisekin batera, Frantziako Zientzia Fikziozko Konbentzio Nazionaleko bi gonbidatuetako bat izan zen.[11]

Ekintza militanteak aldatu

2012an, Syndicat des écrivains de langue française sindikatuko lehendakari hautatu zuten, Christian Vilàrekin batera. Hala ere, 2013an postu horri uko egin zion, Jeanne-A Debatsen alde, eta ohorezko lehendakaritzari eutsi zion. 2015ean hil zen Ayerdhal bikotearekin batera, orduan ReLIRE proiektuaren abusuen aurkako konpromisoa hartu zuen, eta, 2016ko azaroan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak[12] proiektua gaitzetsi zuen.[13]

Argitalpenak aldatu

Liburuak aldatu

Ipuinak aldatu

  • 333, la tentation des Neuf, Noires sœurs : antiphonaire sacrilège en 24 chants, Éditions de l'Œil du Sphinx, Les Manuscrits d'Edward Derby, 342 orr., 2002 ISBN 2-914405-11-1.
  • 333, Le Monde selon Ève, Voy'El, 2010.
  • Fata Morgana, Et d'Avalon à Camelot, Terre de Brume, 240 o., 2012 ISBN 2-84362-480-0.
  • Fae-space, Utopiales 2012 : Anthologie, ActuSF, 288 o., 2012 ISBN 2-917689-41-2.
  • Une micronouvelle dans 50 Micronouvelles, Thaulk, 2013 ISBN 2-919358-49-9.
  • La Nuit de la Calamitaine (Ayerdhalekin), Star Ouest, 2015 ISBN 2-9545075-3-5.
  • La Fille des abjurées, Âme ténébreuse, Cœur lumineux, Éditions du Chat Noir, 298 o., 2016 ISBN 979-10-90627-94-9.

Antologiak aldatu

Itzulpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu