The Grand Budapest Hotel
The Grand Budapest Hotel (euskaraz Budapest Hotel Handia) 2014ko Wes Anderson estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta elkarlanean idatzitako komedia filma bat da. Ralph Fiennes, F. Murray Abraham, Mathieu Amalric, Adrien Brody, Willem Dafoe, Jeff Goldblum, Harvey Keitel, Jude Law, Bill Murray, Edward Norton, Saoirse Ronan, Jason Schwartzman, Léa Seydoux, Tilda Swinton, Tom Wilkinson, Owen Wilson eta Tony Revolori aktoreek antzeztu zuten.
Filma Europako fikziozko herrialde batean eta XX. mendean zehar girotua dago, Alemanian filmatu zen, hotela aldiz, Txekiar Errepublikako Karlovy Vary hiriko Bristol Hotelan.
Argumentua
aldatuGustave H. (Ralph Fiennes) Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerra artean Budapest Hotel Handi ospetsuko atezain mitikoak bertako Zero Moustafa (Tony Revolori) langile gaztearen laguna egiteaz gain, haren babesle ere bilakatuko da. Istorioak Berpizkundeko margolan baliotsu baten lapurreta eta haren berreskuratzea nahiz dirutza baten jabe egiteko familia bateko senideen arteko lehia eta liskarrak kontatzen ditu. Honetaz gain, XX. mendearen erdialdean Europa astindu eta eraldatu zuten altxamenduak ere agertzen dira.
Aktoreak
aldatu- Ralph Fiennes: Gustave H. jauna
- Tony Revolori: Zero Moustafa gaztea
- Willem Dafoe: J.G. Jopling
- Jeff Goldblum: Vilmos Kovacs notarioa eta abokatua
- Saoirse Ronan: Agatha
- Edward Norton: Henckels inspektorea
- F. Murray Abraham: Zero Moustafa zaharra
- Jude Law: Idazlea gaztaroan
- Bill Murray: Ivan jauna
- Léa Seydoux: Clotilde
- Jason Schwartzman: Jean jauna
- Tilda Swinton: Céline Villeneuve Desgoffe und Taxis andrea
- Tom Wilkinson: Idazlea zahartzaroan
- Owen Wilson: Chuck jauna
- Bob Balaban: M. Martin
- Giselda Volodi: Sergeren arreba
Kanpo estekak
aldatu- The Grand Budapest Hotel filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webguna (Ingelesez)