Oscar Niemeyer

Oscar Ribeiro de Almeida Niemeyer Soares Filho (Rio de Janeiro, 1907ko abenduaren 15a - Rio de Janeiro, 2012ko abenduaren 5a) brasildar arkitektoa izan zen, arkitektura modernoko erreferente nagusietako bat[1]. Hormigoi armatuaren plastika- eta eraikuntza-ahalbideen ikerketan aitzindaria izan zen.

Oscar Niemeyer
Oscar Niemeyer 1968b.jpg
Bizitza
Izen osoaOscar Ribeiro de Almeida Niemeyer Soares Filho
JaiotzaRio de Janeiro1907ko abenduaren 15a
Herrialdea Brasil
HeriotzaRio de Janeiro eta Rio de Janeiro2012ko abenduaren 5a (104 urte)
Hobiratze lekuaCemitério de São João Batista (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Ezkontidea(k)Annita Baldo (en) Itzuli  (1928 -  2004)
Vera Lúcia Cabreira (en) Itzuli  (2006 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEscola Nacional de Belas Artes (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Architecture (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, diseinatzailea, unibertsitateko irakaslea, idazlea, politikaria eta hirigilea
Lantokia(k)Brasilia
Enplegatzailea(k)Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
Lan nabarmenakBrasiliako katedrala
Q2845815 Itzuli
Brasilia Digital TV Tower (en) Itzuli
Ibirapuera Auditorium (en) Itzuli
Niterói Contemporary Art Museum (en) Itzuli
Palácio Nereu Ramos (en) Itzuli
Palácio do Planalto (en) Itzuli
Palácio da Alvorada (en) Itzuli
Q10270275 Itzuli
Headquarters of the French Communist Party (en) Itzuli
Pampulha Modern Ensemble (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaBrasilgo Alderdi Komunista

niemeyer.org.br
Find a Grave: 101783333 Edit the value on Wikidata
Oscar Niemeyer Signature.png

BizitzaAldatu

Rio de Jaineroko Arte Ederretako eskolan ikasi zuen eta Lucio Costaren laguntzaile gisa lanean hasi zen. Haren lehen eraikuntza handia Rio de Janeiroko Hezkuntzako eta Kulturako ministerioa da (1936-1943). Hartan, Le Corbusier aholkulari izan zuen (hark Niemeyerrengan eragin handia izan zuen). Panpulhako eraikuntza multzoa (Belo Horizonte), besteak beste, jatetxe biribil batek eta yatch-club batek osatzen zuena, 1942-1944 bitartean egin zuen. Obra handiena, Brasilia hiri berriaren sorkuntzaren zuzendaritza da. Bertako eraikin publiko garrantzitsuenak diseinatu egin zituen, Lucio Costarekin batera, hiriburu berriaren brasildar utopia gauzatuz.

Brasildik kanpora ere baditu zenbait obra, Kubitschekek aginpidea utzi ondoren eginak gehienbat. Ezagunenetako bat Frantziako Alderdi Komunistaren egoitza da, Parisen dagoena. 1988an Pritzker Saria lortu zuen, Gordon Bunshaftekin ex æquo.

EstiloaAldatu

Arkitekturaren utilitarismoaren babeslea izan arren, haren lanak ez dira postmodernoek maiz kritikatutako mugimendu bereko bloketzar hotzak. Niemeyerren eraikin monumentalek dituzten formak dinamikoak eta kurbaz beteak dira eta miresle askok, arkitektura barik, eskultura bezala hautematen dituzte, kritiko batzuek azken baieztapen hori akastzat jotzen badute ere.

Diseinatu zituen eraikuntzetan, forma desberdinak, biribilak eta zuzenak, elkartzeko irudimen eta trebetasun berezia nabari da; hormigoia, beira eta altzairua kontrastean erabiltzen zituen. Forma biribilen eredurik argienak Belo Horizonteko Frantzisko Santuaren kapera eta Ducheneko lantegia (1950) ditu.

Lanik garrantzitsuenakAldatu

 
Ministerioen Zabaldegia, Brasilia, Brasil
 
Arte Garaikideko Museoa, Niterói, Rio de Janeiro ondoan, Brasil
  • 1937-43 : Hezkuntza eta Osasun Ministerioa, Rio de Janeiro (Le Corbusier, Lucio Costa, Jorge Machado Moreira eta Afonso Eduardo Reidy arkitektoekin)
  • 1938 : Oswald de Andrade etxea, São Paulo, Brasil
  • 1939 : Brasilgo Pabilioia, New York, AEB
  • 1940 : Casa do Baile dantzaleku eta jatetxea, Pampulha, Brasil
  • 1941 : Estadio Nazionala, Rio de Janeiro, Brasil
  • 1943 : San Frantzisko eliza, Pampulha, Belo Horizonte, Brasil
  • 1946 : Udal Antzokia, Belo Horizonte, Brasil
  • 1951 : Ibirapuera Parkeko Biurteko Pabilioia, São Paulo, Brasil
  • 1954 : Casa das Canoas, Rio de Janeiro, Brasil
  • 1957-64 : Hainbat proiektu Brasilian:
  • Katedral Metropolitarra
  • Brasilgo Legebiltzarra
  • Alvorada Jauregia
  • Itamarati Jauregia
  • Planalto Jauregia
  • Hiru Botereen Plaza

ErreferentziakAldatu

  1. Urtubia, Josu. Oscar Niemeyer arkitektoa hil da. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-05-08).

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oscar Niemeyer