Sants
Sants, Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen auzo bat da, Sants-Montjuïc barrutian. Nortasun nabarmena eta izaera herrikoia duen auzoa da, hiriko auzo bilakatu aurretik berezko udalerria izan baitzen.
Sants | |
---|---|
Sants-Montjuïc, Bartzelona | |
Sants errepideko etxebizitzak. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Hiria | Bartzelona |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°22′31″N 2°08′10″E / 41.375278°N 2.136111°E |
Demografia | |
Biztanleria | 40.785 biz (2016) |
Bestelako informazioa |
Mugak
aldatuIpar-ekialdetik Eixample barrutiarekin mugatzen du, ipar-mendebaldetik Les Corts barrutiarekin eta hegoaldetik berriz Hospitalet de Llobregat udalerriarekin.
Auzoa
aldatuSants auzoa bere jatorri historikoei esker nortasun handi eta nabariko auzoa da: 1897 urterarte Bartzelonatik independiente eta hat zegoen udalerria zen, urte horretan hiriburuarekin bat egin zuelarik. Garai hartan Santsek 19.105 biztanletako errolda zuen eta nortasun industrial nabariko auzunea zen, bertan bai Katalunia nahiz Iberiar penintsula osoko ehungintzako lantegi garrantzitsuenak zeuden, esate baterako España Industrial edota Vapor Vell.
1883ko udaberrian, Sants eta Bartzelonako udalek, bien arteko akordioz, aipatutako udalerrien bateratzea burutzea erabaki zuten. Urte bat beranduago, gobernu zentralak bien arteko banaketa dekretatu zuen, bateratzea burutu zen moduaren akatsengatik. Udalak, berriz ere, Aldundiari bateratze agiri bat igorri zion, agiri hau urteetan zehar lozorroan gelditu zelarik. 1889ko martxoan, Aginte Zibilak kasua konpondu zezan eskatu zion Aldundiari, honek azkenean hiriaren interesei arrazoia eman zielarik. Kasu honi behin-behineko bultzada bat emateko asmoz Rius i Taulet buru zuen batzorde bat Madrilera joan zen. Baina txostena berriz ere geldirik jarraitu zuen.
Auzunearen kale edo ibilbide nagusia Sants errepidea da, honek Espainia plaza eta Hospitalet de Llobregat udalerria lotzen dituelarik. Bartzelonako merkatal kale nagusienetakoa da. Aipagarriak dira Sants auzunean kokatzen diren Santseko geltokia, Bartzelonako tren geltokirik handiena, bai eta Espainia Industrialaren Parkea.
Kultura
aldatuJaiak
aldatuFesta Major de Sants edo Santseko Jai Nagusiak auzuneko patroi edo zaindaria den San Bartolome egunean ospatzen dira (abuztuaren 24a). Jaiak irauten duten astean zehar auzuneko hainbat kale trafikoari itxiak gelditzen dira, hauetan kalean ospatzen diren herri giroko jarduera ugari antolatzen direlarik: butifarradak, txokolatadak, musika emanaldiak, sardanak, habanerak, etab. Auzotarrek kaleak gai jakin bati buruz apaintzen dituzte. Era berean eta arrakasta handiz Jai Alternatiboa ere ospatzen da.
Núria Feliu edota Josep Carreras tenorea auzune honetako bizilagunak izan dira.
Leku interesgarriak
aldatu- Vapor Vell (1844)
- Santseko merkatua (1903)
- Bartzelona–Sants geltokia
- Can Vies
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu