Santseko Festa Nagusia

Santseko Festa Nagusia (katalanez Festa Major de Sants) Kataluniako Bartzelona hiriburuko Sants auzoko festa edo jai nagusia da eta San Bartolomeren omenez ospatu ohi dira. Zazpi gunetan zehar Sants-Montjuïc barrutiko auzo honetako hainbat kale aldi batetarako apaindurez apaindu eta adin guztietara zuzenduak dauden jardun ugari programatu ohi dira. Jai honetan parte hartzen duten kalea Santseko Festa Nagusiaren Kaleen Elkarte eta Batzordeen Federazioaren inguruan biltzen dira, eta nahiz eta festa honen oinarria kaleen apainketa izan, federazio horretako kideak ez diren beste hainbat erakundeek ere festa honi loturiko jarduera ugari antolatu ohi dituzte: Unión Deportiva de Sants deituriko futbol txapelketa, Santseko Castellerren jardunaldia, Udal Musika Bandaren kontzertua, saskibaloi txapelketa, correfoca...

Santseko Festa Nagusia 2008an

Bestalde, 1985. urtetik aurrera okupa mugimenduaren inguruan antolatutako gazte kolektiboek eta gizarte mugimenduek partaidetza aldetik arrakasta handia duten festa alternatibo bat ere antolatu ohi dute.

Kanpo estekakAldatu