Grândola
Grândola Portugalgo hegoaldeko udalerri bat da, Setubalgo barrutikoa, 1544an sortua. 2011n 14.826 biztanle zituen, eta 825,94 kilometro karratu ditu.
Grândola Vila de Grândola | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Portugal | ||
Eskualdea Azpi-eskualdea Barrutia | Alentejo Kostaldeko Alentejo Setubalgo barrutia | ||
Sorrera | 1544 | ||
Posta kodea | 7570 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 38°10′37″N 8°34′08″W / 38.176809°N 8.568896°W | ||
Azalera | 825,94 km² | ||
Mugakideak | Ferreira do Alentejo, Santiago do Cacem, Setúbal eta Alcácer do Sal | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 14.826 (2011) | ||
Dentsitatea | 18 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1544 (egutegi gregorianoa) | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Tarrafal (en) , Santarem eta Maracanaú | ||
http://www.cm-grandola.pt |
Auzoak
aldatuGrandolako auzo edo fregesiak honako hauek dira:
- Azinheira dos Barros e São Mamede do Sádão
- Carvalhal
- Grândola
- Melides
- Santa Margarida da Serra
Grândola, Vila Morena
aldatuSakontzeko, irakurri: «Grândola, Vila Morena»
Herria ezaguna da Grândola, Vila Morena abestiarengatik. José Afonsok konposatu zuen, Sociedad Musical Fraternidad Operaria Grandolense elkartearentzat, eta 1974an Krabelinen Iraultzaren ikur bihurtu zen.
Turismoa
aldatu- Hondartza ederrak ditu, batez ere Melides fregesian. Melidesko aintzira ere han dago.
- Bertan behera utzita dagoen Lousalgo meategian (portugesez: Minas do Lousal), aintzirek kolore bitxiak dituzte, mineralek emanak.
- Troiako penintsulan, udalerriaren ipar-mendebaldeko muturrean, badira erromatar aztarnak.
Iruditegia
aldatu-
Tróia hondartza.
-
Melidesko aintzira.
-
Lousal meategiko aintzirak.
-
Troiako penintsulako erromatar gatzagak.
Kanpo estekak
aldatu- (Portugesez) Grandolako Udalaren webgunea.