Santander-Torrelavega metropoli eremua
Santander-Torrelavega metropoli eremua (gaztelaniaz Área metropolitana de Santander-Torrelavega) Espainiako Kantabria autonomia erkidegoan dagoen eta tartean Santander (284.962) eta Torrelavega (114.849)[1] hiriek osatzen duten metropoli eremu bat da. 2012an 399.811 biztanle eta 664,3 km²-ko azalera zuen.[2]
Ardatza bi erdigune artikulatu izateagatik nabarmentzen da. Bata, Santander, autonomia erkidegoko hiriburua, nagusiki administrazio eta zerbitzuen hiria, turismoarekin loturiko sektore ekonomiko garrantzitsua duelarik. Bestalde, Torrelavega hiriak eremuari industriaren osagaia gehitzen du, bai eta hiri honek autonomia erkidegoan duen eraginaren ondorios duen merkataritzaren garrantzia ere.
Bi erdigune hauen inguruan dauden azpierdiguneak ere nabarmentzekoak dira: Santanderren kasuan Muriedas-Maliaño, El Astillero eta Santa Cruz de Bezana, aldiz, Torrelavegaren kasuan Reocín, Suances, Los Corrales de Buelna eta Cabezón de la Sal.
Metropoli eremua osatzen duten udalerriak
aldatuJarraian bi metropoli azpi-eremuak osatzen dituzten udalerriak zerrendatuak daude, hizki etzanez erabilitako irizpidearen arabera barnean sartu ohi direnak ala ez:
- Santander:
- Camargo.
- Santa Cruz de Bezana.
- El Astillero.
- Piélagos (ipar-ekialdea).
- Marina de Cudeyo.
- Villaescusa.
- Medio Cudeyo.
- Ribamontán al Mar.
- Torrelavega:
- Cartes.
- Los Corrales de Buelna.
- Reocín.
- Polanco.
- Miengo.
- Piélagos (hego-mendebaldea).
- Puente Viesgo.
- Suances.
- Santillana del Mar.
- Castañeda.
- Alfoz de Lloredo.
- Cabezón de la Sal.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 2010ko hiri eremuen datuak AUDES5 proiektuaren arabera
- ↑ Konurbazioak 2008an AUDES5 proiektuaren arabera