Ireki menu nagusia

Santanderko badia (gaztelaniaz: Bahía de Santander) Espainiako Kantabria erkidego autonomoan dagoen badia bat da. 22,42 km²-ko azalera, 9 km-ko luzera eta 5 km-ko zabalera du, honek Espainiako iparraldeko estuario handiena bilakatzen duelarik. Santander hiriak eta bere hiriguneak beregan duen eraginez, bere inguruan eskualde honetako biztanleriaren ia erdia kokatzen da. Badia hau Santander hiriburuak, Camargo, El Astillero, Marina de Cudeyo eta Ribamontán al Mar udalerriek inguratzen dute.

Santanderko badia
Landsat Bahia Santander.jpg
Datu orokorrak
Azalera 268,26 km²
Geografia
Comarca de Santander.PNG
Koordenatuak 43° 28′ 00″ N, 3° 48′ 00″ W / 43.466666666667°N,3.8°W / 43.466666666667; -3.8Koordenatuak: 43° 28′ 00″ N, 3° 48′ 00″ W / 43.466666666667°N,3.8°W / 43.466666666667; -3.8
Herrialdea  Kantabria
 Espainia
Lurraldea Kantabria
Mendizaletasuna

Badiaren sarreraren aurrean El Sardinero badia kokatzen da, bertan Mouro uhartea dagoelarik. Bere barneralderako sarrera Magdalena penintsula (honetan La Torre uhartea eta La Horadada uhartea kokatzen dira) eta El Puntal hareatzaren arteko itsas pasabide estu batetik burutu ohi da, hondartza eta dunez osaturiko barra luze batek badia barneko ur lasaiei babesa ematen die.

Azken mendeetan zehar badiaren jatorrizko itxurak aldaketa garrantzitsu gutzi jasan ditu. Honen hasierako hedaduraren %50-a betea izan dela uste da, larretarako helburuz paduraren azalera handi bat idortu, Santanderreko portua handitu eta industria, etxebizitza eta zerbitzu guneak sortu direlarik. Gaur egun ekologia balore handiko guneetan oso ekintza zehatzak burutzen ari dira, hauen bidez itsasaldien dinamikan berrintegratu asmoz.

Santanderko badiaren irudi panoramikoa.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santanderko badia