Santa Susana komentua (Durango)

Santa Susana komentua[1] Durangon (Bizkaia) dagoen XVII. mendeko eraikina da, agustindarren ordenarena. XIX. eta XX. mendean Santa Rita ikastetxearen egoitza izan zen. 2009an komentua itxi egin zen eta egungo eraikinaren erabilpena eztabaidan dago.

Santa Susana komentua (Durango)
Kokapena
Koordenatuak43°10′03″N 2°37′51″W / 43.1673992°N 2.6309668°W / 43.1673992; -2.6309668
Map
Kontaktua
HelbideaKomentukale, 5

Historia aldatu

Beategia aldatu

Agustindarren komunitatea 1587[2] edo 1588an[3] jarri zen martxan, San Agustingo komentuak sustatuta.[4] Lehenengo bi emakumeak abadiñarrak izan omen ziren.[5]

Hasierako emakumeak beatak ziren eta gaixoak zaintzen edota jasotzen zuten limosnekin bizirauten ziren, baita senideek ordaintzen zituzten doteekin.[3]

Trentoko kontzilioan agindutakoari men eginez, 1621eko abuztuaren 31an klausura onartu zuten.[2] Hala ere, bizi ziren etxea ez zen klasura betetzeko egokia, eta gotzainaren ikuskariari agindu ziotenez hiru urteren buruan komentu egoki bat izango zuten.[2] Hori dela eta, klasura egoera kendu zieten 1626ra arte.[3]

Beaten etxea Pedro de Lariz eta bere emazteak 1596an egindako emaria zen, eta komentua egiteko adina lur bazuten Francisco de Aldea eta Catalina de Mendiola senar-emazteek ondoan zegoen beste etxe bat eman zietelako 1609an, baina momentu hartan ez zuten obrak egiteko adina diru.[3]

Komentua aldatu

1621ean San Juan de Urizarzabala markinarrarekin jarri ziren kontaktuan eraikinari hasiera emateko, baina behin behinekoa izan zen eta 1650eko urriaren 22an lekuz aldatu ziren, San Agustingo Ordenaren oneritziarekin.[2] Komentuaren eraikuntza Juan de Ansola eibartarraren esku geratu zen eta 1669an bukatu omen zuen.[2][4][3] Francisco Martínez de Arcek erretaula egin zuen (1665), baina ez da kontserbatu.[6][7] Egun dagoen erretaula Vicente de Larrearen obra da, 1901ekoa.[7]

Independentzia gerraren testuinguruan (1808-1813) mojak komentua utzi behar izan zuten, armada frantsesak okupatu baitzuen.[3] Konponketa batzuk eta gero bueltatu ziren, 1815ean.[3]

Ikastetxea aldatu

 
Santa Susanaren omenezko eskultura, izen bereko komentuaren etxaurrean.

San Frantzisko komentuan zeuden klaratarrak egin zuten bezala, 1867an, Mendizabalko desamortizazioaren mehatxupean, euren jarduna irakaskuntzara bideratzeko erabakia hartu zuten.[8] San Antonioko ikastetxearekin alderatuz, Santa Rita ez zen barnetegi bezala funtzionatu eta hamar urterarteko neska zein mutilen irakaskuntzan aritu zen.[8] Magisteritza, eta laneratzeko beste formakuntza batzuk irakatsi zituen, baita alemana edota musika ere.[8]

1937ko martxoaren 31an, Espainiako Gerra Zibilaren testuinguruan, anarkisten talde batek komentuaren zati bat hartu zuen.[3] Italiarrek hamaika bat bonba jaurti zituzten komentuaren gainera.[9][10] Hamaika eta hamazazpi moja bitartean hil zituzten.[9][10] Eraikina ia guztiz suntsitu zuten, etxaurrea zutik mantendu zelarik.[9][10]

80. hamarkadatik aurrera, irakasleen gehiengoa sekularra zen.[8] 1996an San Antonio eta Santa Rita eskolek bat egin zuten, San Antonio-Santa Rita ikastetxea sortuz.[8][11] Ikastetxeetako irakasleak kooperatiba moduan eratu ziren 1999an.[8][11]

Itxiera aldatu

2009ko otsailaren 10ean, mojen falta zela eta, komentua itxi egin zen.[5][12] 2011an EHBilduk kulturetxe moduan erabiltzeko proposamena luzatu zuen.[13][14]

Erreferentziak aldatu

  1. «Toponimia de Durango : Fichas» www.durango-euskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Intxausti Jauregi, Nere Jone. (2020). «Crimen y castigo: los conventos femeninos vascos durante la Edad Moderna (siglos XVI-XVII)» Clio &Crimen 17: 197-210..
  3. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) Leis Álava, Ana I.; Madariaga Varela, Iñaki. (2009). «La arquitectura de la Orden de San Agustín en Bizkaia hasta la desamortización» Ondare 27: 77-111..
  4. a b (Gaztelaniaz) Madariaga Varela, Iñaki; Leis Alava, Ana Isabel. (2003). «Arquitectura religiosa clasicista en el duranguesad» Ondare 22: 203-222..
  5. a b Mugalari. (2019-05-28). «Diez años de la despedida a las agustinas de Santa Susana de Durango» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  6. «Francisco Martínez de Arce | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  7. a b (Gaztelaniaz) Monte Fernández,, Mª Dolores del. (2000). «Actividad de Francisco Martínez de Arce en Durango» Ondare 19: 553-560..
  8. a b c d e f (Gaztelaniaz) GOROSTIZA, JOSEBA. (2017-03-11). «Un siglo y medio de experiencia para mirar al futuro» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  9. a b c (Gaztelaniaz) Gorriti, Un reportaje de Iban. (2019-03-31). «El bombardeo ‘católico’ que mató a religiosos en Durango» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  10. a b c (Gaztelaniaz) DURANGON. (2012-03-06). «El 75 aniversario del bombardeo recupera Santa Susana para el recuerdo» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  11. a b (Gaztelaniaz) Ruiz, Yolanda. (2017-02-15). «San Antonio-Santa Rita, primer colegio en la comarca, cumple 150 años» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  12. (Gaztelaniaz) ARANBARRI, M.. (2009-02-08). «Clausura rota» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  13. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2011-05-18). «Bildu de Durango propone convertir el convento de Santa Susana en casa de cultura» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  14. «Santa Susana kultur etxe izateko aukera - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).

Kanpo estekak aldatu