Klausura[1] komentuetan, kanpoko inor ezin sar daitekeen barrutia da; barruti horretatik irteteko edo bertan sartzeko debekua; egoera horri dagokion bizimoldea.[2] Berez, klaustroaren etimologia berbera du.

Klausuran bizi den klaratar bat.

Klausuraren helburua da Jainkoarekiko lotura mistikoa bilatzeko bilketa-, isiltasun-, otoitz- eta bestelako baliabide aszetikoen giroari eustea. "Mundua"rekiko bereizketa fisiko hori gorabehera, erlijiosoek gizateriarekin eta beren arazoekin estuki lotuta egon nahi dute, bitartekotza gisa eskainitako otoitzen bidez. Hortik, adibidez, Teresa Lisieuxekoa, Frantziako bere komentutik inoiz atera ez zena, misioen zaindaria izatea.

Gaur egun klausura praktikatzen duten ordena erlijiosoen artean honako hauek ditugu adibide gisa: beneditarrak, karmeldarrak, klaratarrak, kartusiarrak, besteak beste.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. Euskaltzaindia. Klausura. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.