Santa Luzia eguna abenduaren 13an Luzia Sirakusakoaren omenez ospatzen den jaia da, bereziki Italian eta Eskandinavian. Euskal Herrian ere biziki ospatzen da: ohikoa da emakumeen lagun-taldeak egun horretan bildu eta elkarrekin afaltzea eta Zumarragan eta Urretxun Santa Luzia azoka egiten da egun horretan. Italina, haurrei opariak ekartzen dizkien pertsonaia da. Eskandinavian, ohikoa da neska gazteek desfilea egitea kandelak eskuetan; Luzia irudikatzen duen neska bat ere aukeratzen da, kandelak buruan eramango dituena, kondairaren arabera Luzia Sirakusakoak kandelak eramaten baitzituen buruan Erromako katakonbetan zehar kristau jazarriak gidatzeko. Errealitatearekin zehatz mehatz bat ez badatorren arren, egun horretan egunak luzatzen hasten direla uste izan da tradizioan.

Santa Luzia eguna
Irudia
Motajaiegun
Honen izena daramaSanta Luzia
Commemorates (en) ItzuliSanta Luzia
Honen parte daAbendualdi
EgunAbenduaren 13
HerrialdeaSuedia, Norvegia, Danimarka eta Finlandia

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.